AMAIERAKO EKITALDIA:
Abenduaren 17an, ostirala, REAL SOCIEDAD CHALLENGE 2.0 erronkaren irabazleak ezagutarazi dira Reale Arenako auditorio berrian ospatu den ekitaldian. Talde bakoitzeko 10 kidek izan dute aukera streaming bidez ere emititu den ekitaldi honetara gerturatzeko (Ekitaldia ikusgai dago hurrengo linkean: https://www.youtube.com/watch?
- DISEINU TEKNIKO ONENA: SANTO TOMAS LIZEOA
- NARRATIVA ONENA: ALDAPETA 1. BACH. E
- PROIEKTU ONENA: EKINTZA DBH 4A
- Ikus albistea
Donostiako 6 ikastetxetako 14 eta 18 urte bitarteko 290 ikasle inguruk parte hartu dute DONOSTIAKO SUSTAPENA eta REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAK antolatutako REAL SOCIEDAD CHALLENGE jaialdian. Oraingo honetan, parte-hartzaileei bideratutako erronka zale txuriurdinei gabonak zoriontzeko postal bat diseinatzea zetzan, horretarako errealitate mistoa eta 3D diseinua erabili behar izan dute ikasleek.
Proiektu honetan ikasleek honako hauek jaso dituzte:
- Formakuntza CANVA eta Design Thinking alorrean, ideia-prozesuan laguntzeko.
- Formakuntza teknikoa audacity, TinkerCad eta Scoobi bezalako tresnetan, zorion-agurretan errealitate mistoa inplementatzeko.
- Pildora laguntzaileak (Design Thinking, Visual Thinking, Elevator Pitch).
- Tutoretza-zerbitzua.
Nabarmentzekoa da tresna digitalek programa osoan izandako rola. Tutoretzen jarraipena eta mentorizazioa online egin da bere osotasunean, teknologia berriek gero eta digitalagoa den gizarte honetan duten garrantzia nabarmenduz. Bestalde, ikasleek Audacity (audioak grabatzeko eta editatzeko softwarea) edo TinkerCad (3D elementuak modelatzeko eta diseinatzeko programa) bezelako herraminta berriak ezagutzeko aukera izan dute jasotako prestakuntza-webminar-en bidez, eta, aldi berean, euskarri-material ugari izan dute eskura proiektu honetarako sortutako youtubeko kanal batean.
Hainbat hilabetetako lanaren ondorioz, oso proposamen sortzaileak eta originalak lortu ditugu, eta, beraz, ez da erraza izan horiek ebaluatzea. Ebaluazio hori alderdi teknikoak eta planteatutako erronkarekin lotutako alderdiak konbinatzen dituzten irizpideen arabera eraman da aurrera
Hauek izan dira ikasleek aurkeztutako Amaierako proiektuak:
ALDAPETA |
EKINTZA |
NAZARET |
JESUITAS |
SANTO TOMAS LIZEOA |
ST. PATRICK´S |
SARI KATEGORIA BAKOITZEKO IZENDAPENAK | |||
SARIA | IKASTETXEA | ||
NARRATIBA ONENA |
|
||
DISEINU TEKNIKO ONENA |
|
||
PROIEKTU ONENA |
|
DATU OROKORRAK |
|
ERRONKA: Zoriondu gabonak Realarekin Errealitate Mistoa eta 3D diseinua erabiliz.
|
1. Lan formatua |
|
|
2. Parte-hartzaileen eskakizun teknikoak |
|
|
3. Prozesuaren amaiera |
|
|
4. Ebaluazio-irizpideak |
|
Hala, irizpide horiek balio hauek izango dituzte, guztizko 100 puntuen gainean:
|
LAN-KRONOLOGIA | |||||
ASMATZE PROZESUA |
FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA ETA IDEIEN 3D DISEINUA | AMAIERAKO PROIEKTUEN EBALUAZIOA | PROGRAMAREN AMAIERA | ||
Irailak 28 – Urriak 28 | Urriak 13 – Azaroak 12 | Azaroak 12 | Abenduak 17 | ||
Erronkaren aurkezpena + diseinu saioa | Online Tutoretza | Ebaluazio komitea | Proiektu onenen produkzioa | ||
CANVA formakuntza | TinkerCad Formakuntza + SketchUP SCOOBY | Inaugurazio-ekitaldia, irabazleen SARI BANAKETA | |||
Ikasgela bakoitzeko ideia 1 bidaltzea (Storyboard-a CANVArekin) | Proiektuen garapena | ||||
Proiektuen amaierako entrega |
IKASTETXE PARTE-HARTZAILEAK
Aurreko edizioak
REAL SOCIEDAD CHALLENGE 2020
Realaz hitz egitea Donostiaz eta bertako herritarrez hitz egitea da. Bikote banaezina da, Reala ezin baita ulertu bere zalerik gabe, ez eta zaleak Realik gabe ere. Txanpon beraren bi aldeak dira. Horregatik, Reala eta hiria elkartu dira, Donostia Sustapenaren bidez, Berrikuntzaren VII. Astearen esparruan, Reala bere zaleengana hurbiltzen jarraitzeko erronka bat abian jartzeko. Informazio gehiago ...
Donostiako Sustapenak eta Real Sociedad Fundazioak elkarlanean garatutako programa