FIRST LEGO League Euskadi Donostia

+
EDIZIOAK
+
FIRST LEGO League Taldeak
+
FIRST LEGO League Explore taldeak
+
Nahasitako boluntarioak

Vitoria-Gasteizko Urkide Ikastetxeko Legokide 1 taldeak irabazi du Euskadi-Donostiako FIRST LEGO League lehiaketaren 13. edizioa.

Innobasque 2. saria Donostiako Axular Lizeoko Overclock taldearentzat izan da.

First Lego League Euskadi-Donostiako 2 talde irabazleek apirilaren 2an hartuko dute parte Espainiako finalean, Malagako Torremolinosen. Han azalduko dituzte haien berrikuntza proiektuak eta haien robotak Houstoneko (Estatu Batuak) munduko finalerako pasea lortzeko lehiatuko dira apirilaren 23an eta 24an.

Donostia izan da, hirugarren urtez jarraian, euskal egoitzetako bat, eta 226 ikasle baino gehiago hartu ditu, Challenge kategoriako (10-16 urte) 17 taldetan eta Explore kategoriako 15 taldetan banatuta. Parte-hartzaileek beraien proiektuak aurkeztu zituzten FIRST LEGO Leagueko koantolatzailea de Donostiako Sustapenak Tecnun Unibertsitatean antolatutako txapelketan.

Babesleek eta boluntarioen neurriz kanpoko laguntzari esker, 32 taldeek aurtengo erronkari, Cargo Connect, bilatutako irtenbide berritzaileak aurkeztu zituzten: “Gizadiak beti sinestu du garraioaren berrikuntzan pertsonak eta ondasunak mundu osoan zehar garraiatzeko. Gaur egun, gizarte orokor gisa, gure bizi-kalitatea hobetzen jarraitzen dugu ondasun eta zerbitzuen entrega bizkorrago, seguruago eta eraginkorragoarekin, eta arakatze eta aurkitzeko bide hobeekin.

Edizio hau garraioan zentratuko da, eta gizadiak aurrean dituen erronka orokorrak eta aurrerakuntza teknologikoak aztertuko dira, gure gizarteari etorkizuna irauliko duten irtenbide kreatiboak eraikitzea eskatzen baitio.”

Euskadi mailan, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ia mila ikaslek euskal hiru egoitzetan hartu dute parte FLL Euskadi ez-ohiko batean, zeina ikuslerik gabe eta burbuila taldeetan egin den bigarren urtez jende pilaketak saihesteko eta neurri sozio-sanitarioak betetzen direla bermatzeko. Epaimahaiko kideek azken hileotan zehar diseinatu dituzten errobotak eta berrikuntza proiektuak ebaluatu eta baloratu dituzte. Balioak dira lehiaketan puntuatzen duten hirugarren zutabea: gazteek aurkikuntza, berrikuntza, inpaktua, barneratzea, lankidetza eta dibertsioa trasmititu behar dituzte beraien jarrerarekin.

 

IMG_6651
IMG_6675
IMG_6684
IMG_6701
IMG_6709
IMG_6730
IMG_6734
IMG_6766
IMG_6777
IMG_6782
IMG_6786
IMG_6799
IMG_6811
IMG_6833
IMG_6839
IMG_6860
IMG_6883
IMG_6886
IMG_6906
IMG_6930
IMG_6946
IMG_6948
IMG_6967
IMG_6983
IMG_6992
Z_entrega_premios001
Z_entrega_premios002
Z_entrega_premios003
Z_entrega_premios004
Z_entrega_premios005
Z_entrega_premios006
Z_entrega_premios007
Z_entrega_premios008
Z_entrega_premios009
Z_entrega_premios0090
Z_entrega_premios0091
Z_entrega_premios0092
Z_entrega_premios0093
Z_entrega_premios0094
Z_entrega_premios0095
Z_entrega_premios0096
Z_entrega_premios0097
Z_entrega_premios0098
Z_entrega_premios0099
Z_entrega_premios00990
_MG_4146
_MG_4155
_MG_4175
_MG_4179
_MG_4184

Sari Banaketa

Martxoaren 17an, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, FIRST LEGO League Euskadi - Donostia hezkuntza programaren aurtengo sari banaketa ospatu zen.

Donostia Sustapenak antolatu du jarduera, Innobasquerekin lankidetzan, eta hainbat enpresak eta erakundek babesten dute, horien artean Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak. Ildo horretan, Marisol Garmendia titularrak nabarmendu duenez, “ekimen honen bidez, gure hiriak txiki-txikitatik sustatzen ditu berrikuntza eta sormena. Epe luzera begira egiten den lana da, Donostia zientziaren eta berrikuntzaren alorreko hiri gisa kokatzeko gure estrategiari jarraituz. Eta bereziki kontuan harturik neskak, dagoeneko hasi baitira ingeniaritzara hurbiltzen jolas gisa, nahiz eta gure helburua izan etorkizuneko karrera bihurtzea haientzat ere. ”

Garaikur horiek hainbat kategoria saritzen dituzte, hala nola ingeniaritzako bikaintasuna, etorkizun oparodun gazteak, entrenatzailerik onena, robotaren portaera eta diseinua, berrikuntza edo First LEGO League balioak.

Hauek izan dira FLL Euskadi – Donostiaren edizio honetan saritutako taldeak:

FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI- DONOSTIA- 2021-22 PALMARESA: 

KATEGORIA SARITUTAKO TALDEA
1. saria INGENIERA SOY Irabazleari 2- Legokide 1, Urkide Ikastetxea, Vitoria, Alava
INNOBASQUE 2. saria Irabazleari 11- Overclock- Axular Lizeoa, Donostia, Gipuzkoa
DONOSTIA SUSTAPENA 1. saria FIRST balioei 6- POLYGETHER- Berakruz, Markina, Bizkaia
EUSKO JAURLARITZAREN HEZKUNTZA SAILEKO 2. Saria First Balioei 1- Legonautas- Renzulli Sagrado Corazón Carmelitas, Gasteiz, Araba
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN 1. Saria Berrikuntza Proiektuei 17- Lizeobots B, Santo Tomas Lizeoa, Donostia, Gipuzkoa
ARABAKO FORU ALDUNDIAREN 1. Saria Roboten Diseinuari 7- SECURITY & LOCK, Berakruz, Markina, Bizkaia
TECNUN 1. Saria Robotaren Jarrerari 11- Overclock, Axular Lizeoa, Donostia, Gipuzkoa
AUSOLAN Saria Entrenatzaileari Fidel Gómez Velasco. 4-Landederros Gamberros, Burgu, Araba
BENGOA Saria Etorkizun oparoko gazteei 13-Fleming 5B, Villabona Gipuzkoa
CAF GROUP Saria Bikaintasunari Ingeniaritzan 5- Tecnobots Elburgo, Burgu, Araba

 

FIRST LEGO League Euskadi – Donostia 2021 berriro bizi nahi baduzu ikusi hurrengo bideoa: 

Bideoa ikusi

 

Euskadin 35 erakundek lagundutako STEM Hezkuntzako programa

FIRST LEGO League Euskadi Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostia Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaen hezkuntza departamentuem laguntzarekin antolatutako hezkuntza programa da. STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da; ikasleen jakintza zientifiko eta teknologikoen maila, emakumeena gehienbat, hobetzeko Eusko Jaurlaritzak zuzendutako estrategia.

Aurten 35 erakunde publikok eta pribatuk babestu dute proiektua: enpresak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta ikerketa zentroak, eta erakundeak. Haien gaitasunak elkartu dituzte helburu komun batekin: gazteen jakin-mina piztea zientzia eta teknologiarekiko.

Nazioarteko erakundeak mundu osoko 110 herrialdetan egiten diren 3700 lehiaketentzat aurten aukeratu duen desafioa salgaien garraioa izan da (Cargo connect), beraz, roboten proiektuak eta misioak gai horren inguruan izan dira

Aurtengo edizioaren laburpena ikusi nahi baduzu hau da zure bideoa

Bideoa ikusi

 

logos 21 22 

que es la first que es la first que es la first

FIRST LEGO League Euskadi - Donostia 21/22

Edizio honetan, taldeek CargoConnect erronka tematikoari aurre egin behar izan zioten, eta merkantzien garraioa hobetzeko irtenbide berritzaileak proposatu behar izan dituzte

FIRST LEGO League Euskadi - Donostia 20/21

Ekainaren 3an, Donostiako Udaleko, Osoko Bilkura aretoan, FLL Euskadi Donostia Challenge finalean irabazle izan ziren taldeei oroigarria eman zitzaien.  

FIRST LEGO League Euskadi - Donostia 19/20

En esta edición, los equipos tuvieron que hacer frente al desafío temático City Shapers, donde propusieron soluciones innovadoras para facilitar la vida en las ciudades

que es la first    

Axular Lizeoko Overclock taldeak irabazi du lehenengo saria.

Axular Lizeoko Overclock taldeak irabazi du lehenengo saria, First Lego League Euskadi-Donostia programaren 12. edizioan. Berrikuntza proiektuari emaniko ...