firslegoleaguefinal 01aAuzotarrek kudeatutako fatxadetarako lorategi bertikal mugigarriak, barruko tenperatura jaistea eta kanpoko soinua moteltzea lortzen dutenak. Hori da Donostiako First Lego League Euskadiren aurtengo edizioaren proiektu irabazlea, Donostiako Axular Lizeoko Overlock taldearen eskutik iritsi dena. Txapelketa Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatu du, Donostia Sustapenaren bidez eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik; horren inguruan, lehen aldiz, 350 parte hartzaile eta 35 talde bildu dira Donostian, Eureka! Zientzia Museoan. Bigarren postua Elburgoko Elburgo ikastetxeko Landederros Gamberros taldeak lortu du. Bi taldeek plaza lortu dute FIRST LEGO League España txapelketaren finalean parte hartzeko, martxoaren 28 eta 29an, Tenerifen. Hoberenek nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izango dute udan, AEBetan, Japonian, Brasilen eta Australian.

Gipuzkoako hiriburuak, Deustuk (Bilbo) eta Arrasatek lehen aldiz eta aldi berean hartu dute berean nazioarteko FIRST LEGO League Euskadi txapelketa. Donostian hiru probintzietako 35 taldek hartu dute parte, hain zuzen ere, beren proposamenak Eureka Zientzia Museoan aurkeztu dituztenek; aurten proposatutako gaia hau izan da: CITY SHAPER, bizitzeko eta lan egiteko ingurune hobeak eraikitzea. Proposamenetan, hiriko eraikin edo toki publiko batean arazo bat hauteman eta konponbide berritzailea proposatu behar izan dute.

Donostiako Ekonomia Sustatzeko zinegotzi Enrique Ramosek adierazi zuenez: «Donostiarentzat egiten dugu apustua argia da: enpresaren, ekintzailetzaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan berrikuntzak egiteko gaitasuna sustatzea. Apustu horretan, pertsonak funtsezko faktorea dira, talentu deitzen dugun hori, hain zuzen, eta nagusiki horregatik antolatu du programa hau Donostia Sustapenak. Hainbat urte daramagu ikastetxeei gure gazteen prestakuntzarekin laguntzen, hala maila teknikoan, munduan aplikazio eta teknologia berrien, sektore sortuberrien eta aukera eremuen inguruan gertatzen den guztia hurbilduz, nola gaitasun pertsonalen mailan. First Lego League tresna paregabea da gure berrikuntzako estrategia gauzatzeko».

Donostian, FIRST LEGO League Euskadi txapelketa Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatu du, Donostia Sustapenaren bidez eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik, hiriko hezkuntza eremuan duela zenbait urtetik hona gauzatzen ari den estrategiarekin bat etorriz, zeinaren helburua berrikuntzako gaitasunak sustatzea den, Donostia Innovation Campus ekimenaren bidez. Ekimen hori ikastetxeekin, lanbide heziketako zentroekin eta unibertsitateekin batera gauzatzen du, gazteek beren gaitasunak eta garapen pertsonal eta profesionaleko aukerak gara ditzaten lortzeko.

firslegoleaguefinal 03aEureka! Zientzia Museoa zabaldu zenetik, txapelketako giroa ezin hobea izan da: 350 gazte inguruk eta 70 boluntariok hartu dute parte, azken horiek, epaile, arbitro eta laguntzaile modura, eta parte hartzaileen familiako kideak eta lagunak ere bertan egon dira. Guztira, ia 600 pertsona bertaratu dira txapelketara. Halaber, talde parte hartzaileak animatzen, honako hauek egon dira: Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburua; Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia; Enrique Ramos, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia, eta Euken Sesé, Donostia Sustapeneko zuzendaria.

Lehenengo bi sariak FIRST LEGO League txapelketaren balioen errespetuan oinarritutako eredua aurkezteagatik eta robotaren diseinuan eta proiektu zientifikoan berrikuntzan bikaintasuna lortzeagatik eman dira.

FIRST LEGO League Euskadik prestakuntza programa batean egin du lan sei hilabetez; horretan parte hartu duten ikasleek zuzenean ikusi ahal izan dute nola lan egiten duten arkitekturaren eta ingeniaritzaren arloko, teknologia zentroetako eta euskal erakunde eta unibertsitateetako ikertzaile, teknikari eta profesionalek. Eureka-Zientzia Museoak, berean hartu du FIRST LEGO League Euskadi-Donostia txapelketa, zeinetan 35 euskal taldetako 350 ikasle gazte inguruk hartu duten parte, bi kategoriatan banatuta (6 urtetik 9 urtera eta 10 urtetik 16 urtera), eta beren konponbideak defendatu dituzten, edizio honetako lehiaketan. Zaharrenek hiru eremutatik egin dute:

  • Berrikuntza proiektua. Parte hartzaileek hiriekin lotutako arazo bat konpontzeko proposamenak aurkeztuko dituzte.
  • Robotaren jolasa. LEGO MINDSTORMS robota diseinatu, eraiki eta programatu beharko dute zenbait misio gainditzeko, eta horrekin lehiatuko dute.
  • FIRST LEGO League balioak. Erakutsi beharko dute beren proiektuak balio hauetan oinarrituta prestatu dituztela: aurkikuntza, berrikuntza, inpaktua, talde lana eta olgeta.

Donostiako lau ikastetxek hartu dute parte txapelketan: Axular, Santo Tomas, The English School eta Mundaiz.

Hauek dira FIRST LEGO League Euskadiren babesleak Donostian: TECNUN, ZUCCHETI, CAF, INKOR, AUSOLAN, EUREKA ZIENTZIA MUSEOA.

DONOSTIAKO FIRST LEGO LEAGUE EUSKADIREN PALMARESA

  • 1. saria irabazleari, Scientia fundazioaren eskutik: Overlock, Axular (Donostia)
  • 2. saria irabazleari, Innobasqueren eskutik: Landederros Gamberros, Elburgo (Elburgo)
  • 1. saria FIRST balioengatik, Tecnun eskolaren eskutik: CLIP Innovación Educativa, CLIP Innovación Educativa (Alegría Dulantzi) 
  • 2. saria FIRST balioengatik, Dragados enpresaren eskutik: ML Team, Mariaren Lagundia (Bergara)
  • 1. saria berrikuntzako proiektuari, Dragados enpresaren eskuti: Tecnobots Elburgo, Elburgo (Elburgo)
  • 2. saria berrikuntzako proiektuari, CAF enpresaren eskutik: Urdabot Daneel Oliwav, Colegio Urdaneta (Loiu)
  • 1. saria robotaren diseinuari, Eusko Jaurlaritzaren Hazkuntza Sailaren eskutik: Lizeobots A, Lizeo Santo Tomás (Donostia)
  • 2. saria robotaren diseinuari, Zucchetti enpresaren eskutik. ML Crew, Mariaren Lagundia (Bergara)
  • 1. saria robotaren portaeragatik, Arabako Foru Aldundiaren eskutik: Overlock, Axular (Donostia)
  • Robotix saria, etorkizun handiko gazteei: Munabe First Lego League, Colegio Munabe (Loiu)
  • Donostia Sustapenaren saria, ekintzailetzari: Danok bat, Bera Kruz Ikastola (Markina)

firslegoleaguefinal 02

Donostia Sustapenak berrikuntzaren eta talentuaren alde egiten du, Donostiako garapen sozioekonomikorako funtsezko elementu diren aldetik; horiek horrela, uste du funtsezkoa dela hezkuntzako etapan lan egitea, gaitasun tekniko batzuk eta teknologia berrien maneiua eskuratzea eta garatzea sustatuz, bai eta beste gaitasun pertsonalago batzuk ere, funtsezkoak baitira berrikuntzarako, esaterako, taldeko lana, sormena eta adierazteko gaitasuna. Apustu hori Donostia Sustapenak bideratu du Donostia Innovation Campus programaren bidez, zeinetan hainbat ekimen gauzatzen diren, esaterako, amaitu berri den Donostia Innovation Challenge ekimena; horretan, gazteei hiriko erronkak aurrez aurre jartzen dizkiegu, gaitasun horiek erabiliz proposamenak jorratu ditzaten.

Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak hamaika urte daramatza FIRST LEGO League Euskadi hezkuntza programa antolatzen, Euskadiko gazteen artean zientziarako eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko. Programaren hamaikagarren edizio honetan, 51 ikastetxetako 2.000 ikaslek hartu dute parte, eta egoitza anitzeko finala egin da: Donostian, Donostia Sustapenak antolatuta, Deustun (Bilbo), Deustuko Unibertsitatearen eskutik, eta Arrasaten, Mondragon Unibertsitateak prestatuta.

Hiru erakundeek Innobasqueren asmo bera dute: ikasleak ikerketan, arazoak ebazteko jardueretan eta zientzian nahastea, bai eta zientziako eta teknologiako ikasketetara bideratzea ere. Hamaika urte hauetan, FIRST LEGO League Euskadi erreferentziako programa bihurtu da Euskadiko STEAM hezkuntzan. Hala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi estrategiaren barruan dago. Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera, lankidetza estuan aritzen da ekimen honekin.

lego001
lego002
lego003
lego004
lego005
lego006
lego007
lego008
lego009
lego010
lego011
lego012
lego013
lego014
lego015
lego016
lego017
lego018
lego019
lego020
lego021
lego022
lego023
lego024
lego025
lego026
lego027
lego028
lego029
lego030
lego031
lego032
lego033
lego034
lego035
lego036
lego037
lego038
lego039
lego040
lego041
lego042
lego043
lego044
lego045
lego046
lego047
lego048
lego049
lego050
lego051
lego052
lego053
lego054
lego055
lego056
lego057
lego058
lego059
lego060
lego061
lego062
lego063
lego064
lego065
lego066
lego067
lego068
lego069
lego070
lego071
lego073
lego074
lego075
lego076
lego077
lego078
lego079
lego080
lego081
lego082
lego084
lego085
lego086
lego087
lego088