Dinamika horren bidez, zenbait unibertsitatek −besteak beste, EHU eta Deustuko Unibertsitatea− diziplina anitzeko taldeak osatu zituzten, hiria Garapen Jasangarriko 17 Helburuetara hurbilduko duten irtenbide berritzaileen diseinuari buruz hausnartzeko eta lan egiteko. Design Thinking eta Future Thinking-en gisako metodologien bitartez, Donostia hiri jasangarriagoa bihurtzen lagunduko duten irtenbide berritzaileak proposa ditzakegu.
Saio honetan, Future Thinking metodologiaren bitartez, gure osasunari buruzko etorkizuneko ikuspegia proposatzen saiatzen gara. Etorkizunean nolakoa izango da zahartzaroa? Hausnarketa horiek gidari gisa erabil daitezke, hiriaren berrikuntzek irudikatzen dugun etorkizun horretara eraman gaitzaten.
Saioan, etorkizuneko gure hirian zahartzaroa nolakoa izango den irudikatzen saiatu ginen, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen ikuspegitik.
Ateratako ondorioak interesgarriak izan ziren. Ikasleek garrantzi berezia eman zioten elikadura osasuntsuari, ariketa egiteari, bizitza aktiboa izateari eta komunitate-bizitzari. Hona hemen talde batzuetako emaitzak:
ETORKIZUN OSASUNTSUA
KARTAK: Super aldaketa / Zahartzaro aktiboa / Mundu analogikoa / ParkeaKARTAK: Super aldaketa / Zahartzaro aktiboa / Mundu analogikoa / Parkea
2500ean gaude.
Ikerlarien arabera, gehiago bizitzeko, teknologiak utzi, eta kirol asko egin behar dugu. Autoak albo batera utzi, eta autobusak, bizikletak, patineteak… erabili behar ditugu.
Zaharrentzako parke bat proposatzen dute, aldatzeko armairuekin, bizikleten aparkalekuekin eta litxarreria osasungarriekin.
BIZITZA NOMADA
KARTAK: Jarraipena / Bizitza nomada / Mendekotasun aurreratua / Denda
2500ean gaude.
Familian biziko gara, eta munduko gainerako biztanleekin teknologiaren bitartez izango ditugu harremanak. Berezitasuna da karabanetan biziko garela, batetik bestera mugitzeko, nahiz eta mendekotasunak izan. Karabanatik egingo dugu lan, eta dendetara joan ahal izango dugu erostera, edo, bestela, dendak gu gauden lekura etorriko zaizkigu.
Euskadi Gaztearen eskutik, Etorkizunen Diseinurako ariketa bat egin genuen, ideiak proposatzeko eta irratiak gaur egun dituen erronkak ezagutzeko.
Talent House-n bildutako gazteek ikus-entzunezko kontsumorako modu berriei eta, zehazki, irratiaren etorkizunari buruz hausnartu zuten.
Egoitz Txurrukak aurkeztu zuen Euskadi Gazteak proposatutako erronka. Irratiaren barrunbeak erakutsi zizkien ikasleei, eta guztien artean, etorkizunean entzun nahiko luketen irratia eta irratia kontsumitzeko izango duten modua irudikatu ahal izan zuten.Egoitz Txurrukak aurkeztu zuen Euskadi Gazteak proposatutako erronka. Irratiaren barrunbeak erakutsi zizkien ikasleei, eta guztien artean, etorkizunean entzun nahiko luketen irratia eta irratia kontsumitzeko izango duten modua irudikatu ahal izan zuten.
Hala, ideia interesgarriak atera ziren; horien artean, “underground” artistak ezagutzeko programa bereziak, musikarien beste alderdi batzuk ezagutzeko programak, genero musikalei buruzko programa bereziak, musikaren historiari buruzkoak…