Donostia Minecraft Challenge jardueraren bitartez, Minecraft bideo-jokoa erabiliz Donostiako Santa Klara uhartea erreproduzitzea proposatu genien Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei.  Kokaleku horretan, misio bat bete behar zuten: uhartetik irten, eta hirira joatea. Hainbat egunez, 180 ikasle programazioaren munduan murgildu ziren, ia ohartu ere egin gabe.

Minecraft tresnaren gauza interesgarrietako bat da STEM gaitasunak entrenatzeko aukera ematen duela, gainera, modu kolaboratiboan lan eginez. Hala, dedukzio-gaitasunak, albo-pentsamendua, sormen-gaitasunak… lantzen dira.

Misioak konpontzea bateragarria izan daiteke ingurunea esploratzearekin, baliabideak biltzearekin edo erabilera desberdineko objektuak sortzearekin.

Ezagutza eta dibertsioa nahastuz, ikasleek ondo pasatzeko aukera izan zuten, gazteen artean boladan dagoen programazio-jolasaren bidez.

minecraft 

Une honetan, itxita dago jarduera hori, baina berriz antolatzeko asmoa dugu. Hurrengo edizioetan parte hartzeko interesa baduzu, idatzi helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.