DONOSTIA INNOVATION CHALLENGE 2020

PARTAIDETZA
400 ikasle parte hartzen.
IRAUPENA
4 hilabeteko lana (2020ko Irailetik 2021ko Urtarrilera)
ERRONKA
Nola hobetu dezakegu gure hiria Covid agertokian teknologia disruptiboen bitartez.
LAGUNTZAILEAK
Bost Teknologia distruptiboak lantzen dituzten 13 erakundeen laguntza.
premios noticia

Donostiako 350 ikaslek soluzio berritzaileak eskaini dituzte hiria hobetzeko pandemia garaian

Proiektu berritzaileekin hiria hobetzeko erronkaren inguruan lau hilabete baino gehiagoko lana egin ondoren (proiektu berritzaileen barnean hainbat teknologia disruptibo daude, hala nola adimen artifiziala, 3D inprimaketa, errealitate mistoa, gauzen internet eta robotika aurreratua), hainbat ikastetxetako (bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikastetxeak, lanbide heziketako ikastetxeak eta unibertsitate zentroak) 350 ikasle inguruk, 64 lantaldetan banatuta, Donostia Innovation Challenge ekimenaren azken fasean parte hartu zuten. 

Otsailaren 8an, astelehenean, amaierako aurre-ekitaldia izan zen, eta, bertan, zentro bakoitza ordezkatzeko aukeraturiko taldeek beren proiektuak aurkeztu zituzten CEIT, NARU Intelligence eta Donostia Sustapeneko ordezkariek osaturiko epaimahai baten aurrean. Ekitaldia hibridoa izan zen; epaimahaia Talent House eraikinean zegoen, eta talde bakoitza bere zentroan. Hauek dira talde bakoitzaren aurkezpenak.

 

Azkenik, otsailaren 18an itxi genuen Donostia Innovation Challenge ekimenaren IV. edizioa, berriro ere beste ekitaldi hibrido batekin. Bertan, kategoria guztietara proposaturiko taldeetako buruak Kursaalera joan ziren, beren irakasleekin batera.Azkenik, otsailaren 18an itxi genuen Donostia Innovation Challenge ekimenaren IV. edizioa, berriro ere beste ekitaldi hibrido batekin. Bertan, kategoria guztietara proposaturiko taldeetako buruak Kursaalera joan ziren, beren irakasleekin batera.

Streaming bidez, Donostia Sustapeneko youtube kanalaren bidez emanda, gurekin izan ziren Donostia Innovation Challenge 2020 ekimeneko gainerako partaideak. Ekitaldira bertaratu zen Marisol Garmendia, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia, eta sarietako batzuk banatu zituen; era berean, bertan izan ziren prozesuaren aholkulari diren erakundeen artean, horietako bost erakundetako ordezkariak, teknologia disruptiboen erabilera egokienari loturiko sariak emateko: Vicomtech, adimen artifizialean; Ikor, IoT-n; Tecnun, 3D inprimaketan; Irisbond, errealitate mistoan; eta Cybersurgery, robotika aurreratuan. Gainera, FNAC erakundea ere gurekin dugu. Erakunde honek lankidetzan dihardu programarekin, “Diseinu Onenari” saria emateko.

Prozesuen kalitate handiagatik ebaluazio prozesua gogorra izan zen, eta irakasleek, taldeetako tutoreek, Donostia Sustapeneko langileek eta erakunde aholkulariek hartu zuten parte. Prozesuaren ondoren, hauek izan ziren sarituriko proiektuak:

  • 3D inprimaketaren erabilerarik onena: AR32 (EASO Politeknikoa)
  • Robotikaren erabilerarik onena: ANTICOVID (Ekintza)
  • Errealitate areagotuaren erabilerarik onena: El cucharón (Cebanc)
  • Adimen artifizialaren erabilerarik onena: My Health (Antigua-Luberri)
  • Gauzen interneten erabilerarik onena: Covidlock (Axular)
  • Proiektuaren diseinurik onena: Mundaiz Proiektua (Mundaiz)
  • Enpresa kudeaketarik onenaren proiektua: Print Food (St Patrick´s)
  • Jarrera balioak: Mazingers-Z (Altza)
  • Eragin sozialik handiena: Meraki (Ceinpro)
  • Proiekturik berritzaileena: Soporteen (Aldapeta)
  • Aurkezpenik onena: App Foro (Tecnun)

Ekitaldian barrena, talde bakoitzeko irakasleek eginiko lan handiari ere aitormena egin zitzaion, prozesuaren funtsezko alderdia izan baita.

"Proiektu irabazleak FNAC-en beheko solairuan egongo dira ikusgai martxoaren 9tik apirilaren 20ra bitartean"

Premios_Donostia_Inovation_challenge_001
Premios_Donostia_Inovation_challenge_001
Premios_Donostia_Inovation_challenge_002
Premios_Donostia_Inovation_challenge_002
Premios_Donostia_Inovation_challenge_003
Premios_Donostia_Inovation_challenge_003
Premios_Donostia_Inovation_challenge_004
Premios_Donostia_Inovation_challenge_004
Premios_Donostia_Inovation_challenge_005
Premios_Donostia_Inovation_challenge_005
Premios_Donostia_Inovation_challenge_006
Premios_Donostia_Inovation_challenge_006
Premios_Donostia_Inovation_challenge_007
Premios_Donostia_Inovation_challenge_007
Premios_Donostia_Inovation_challenge_008
Premios_Donostia_Inovation_challenge_008
Premios_Donostia_Inovation_challenge_009
Premios_Donostia_Inovation_challenge_009
Premios_Donostia_Inovation_challenge_010
Premios_Donostia_Inovation_challenge_010
Premios_Donostia_Inovation_challenge_011
Premios_Donostia_Inovation_challenge_011
Premios_Donostia_Inovation_challenge_012
Premios_Donostia_Inovation_challenge_012
Premios_Donostia_Inovation_challenge_013
Premios_Donostia_Inovation_challenge_013
Premios_Donostia_Inovation_challenge_014
Premios_Donostia_Inovation_challenge_014
Premios_Donostia_Inovation_challenge_015
Premios_Donostia_Inovation_challenge_015
Premios_Donostia_Inovation_challenge_016
Premios_Donostia_Inovation_challenge_016
Premios_Donostia_Inovation_challenge_017
Premios_Donostia_Inovation_challenge_017
Premios_Donostia_Inovation_challenge_018
Premios_Donostia_Inovation_challenge_018
Premios_Donostia_Inovation_challenge_019
Premios_Donostia_Inovation_challenge_019
Premios_Donostia_Inovation_challenge_020
Premios_Donostia_Inovation_challenge_020
Premios_Donostia_Inovation_challenge_021
Premios_Donostia_Inovation_challenge_021
Premios_Donostia_Inovation_challenge_022
Premios_Donostia_Inovation_challenge_022
Premios_Donostia_Inovation_challenge_023
Premios_Donostia_Inovation_challenge_023
Premios_Donostia_Inovation_challenge_024
Premios_Donostia_Inovation_challenge_024

 
Donostia Innovation Campus ekimena da Donostia Innovation Challenge proiektua barneratzen duen estrategiaren izena. Helburuen artean hauek daude:
  • Gure gazteen izaera berritzailea sustatzea eta gaitasun berritzaileak hobetzea etorkizuneko erronkei begira.
  • Hezkuntza erakundeekiko lankidetzan sakontzea.
  • Egiturazko jarduera lerroa antolatzea, urteko eskaintza egonkor eta osagarri baten programazioarekin, ikastetxeentzako zenbait produkturekin berrikuntzaren esparruan.
  • Talentuaren aldeko estrategiari laguntza ematea, gure berrikuntza gaitasunerako eta garapen sozio-ekonomikorako funtsezko osagai gisa.
  • Hiriko etorkizuneko erronkei aurre egiteko herritar gisa prestatzea gazteenak.
Donostia Innovation Challenge ekimenarekin, parte hartzen duten ikasleek ikasi dute proiektu bat diseinatu eta kudeatzen enpresa ikuspegiarekin eta ikuspegi teknikoarekin, aurrekontu bat erabiltzen, eta, batez ere, berrikuntzari loturiko gaitasunak lantzen, proposaturiko erronkari irtenbidea aurkitzeko. Donostia Sustapenak proiektuaren kontzeptualizatzaile, kudeatzaile eta ekoizle gisa jardun du. Proiektuak, bera aldetik, kanpoko tutoreak izan ditu, helburuak betetzen direla zaintzeko, teknologia disruptiboen arloko adituak, ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak.
 
INFORMAZIO ESANGURATSUA

12 ikastetxe -346 ikasle-64 talde.
64 proiektu berritzaile aurkeztu dira.
12 erakunde laguntzaile.
200 saio gaitasunetan trebatzeko.
Online tutoretza + Donostia Innovation Challenge plataforma
Laneko 5 hilabete: 2020ko urria- 2021eko otsaila. 
 


ERRONKA 

Nola hobetuko zenuke Donostia teknologia disruptiboen bidez?


 

TEKNOLOGIAK

5 dira hautatu ditugun teknologia disruptiboak. Talde bakoitzak zozketa bitartez egokitu zaion teknologietako batekin egin beharko dio aurre erronkari.

inteligenciaatificial inteligenciaatificial inteligenciaatificial inteligenciaatificial inteligenciaatificial
Adimen artifiziala Errealitate birtuala eta areagotua Gauzen Internet Robotika 3D inprimaketa

Sakatu botoia dagokion teknologiaren bideoa ikusi ahal izateko.
 

 logos1

logos2

Ekimen honek laguntza jaso du:

LOGO Fnac