Zerbitzu honen bitartez, Donostiara tokiko I+G+b ekosistemako erakunde batean lan egitera etorri nahi duten pertsona ikertzaileei eta prestakuntza handikoei lagundu nahi diegu haien etorrera eta Donostiako egonaldia errazagoa eta atseginagoa egiten.
Aholkularitza presentziala eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, besteak beste, arlo hauetan:
- Administrazio-izapideak: sarrera, bisak, banku-sistema, e.a.
- Osasun-sistema
- Hezkuntza-sistema, tokiko hizkuntzak eta tituluen homologazioa
- Hiriari buruzko informazioa: agenda soziokulturala, garraioa, kirolak, aisia, e.a.