Talent House eraikinan ostatu hartzeko eta bertako zerbitzuak erabiltzeko, baldintza jakin batzuk bete behar dira:

Donostiako I+G+b esparruko zentro batean eta/edo eragile batekin ikerkuntza-lanetan aritzera datorren kualifikazio handiko ikertzailea eta/edo pertsona izatea.

Ikertzailea izatea eta/edo Donostiara etorriko den edo iritsiko den kualifikazio handiko pertsona izatea, ikerketa-lana Donostiako I+G+b zentro eta/edo eragileren batean egiteko.

Talent House eraikinan ostatu hartzeko eta Talent House proiektuko gainerako zerbitzuak erabiltzeko eskaerak ikertzailea hartuko duen I+G+b zentroak eta/edo eragileak berretsi beharko ditu. Zentroak, era berean, eskatzailea iristen denean formalizatu beharreko lan-kontratuari buruzko informazioa edo, bestela, bertan egingo dituen zereginen egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Aipatutako nahitaezko betebeharrak bete ondoren, honako lehentasun-ordena hau hartuko da kontuan eskaerak onartzeko:

  • Kualifikazio handiko ikertzaileak (gutxienez, doktorego-maila).
  • Donostian lan egitera itzultzen diren bertako talentuak, hau da, atzerrian edo estatuko gainerako lurraldeetan ikertzaile-lanak egiten ari diren gipuzkoarrak.
  • Atzerritik edo estatuko gainerako lurraldeetatik datozen ikertzaileak.
  • Donostiako Sustapenarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duen hiriko I+G+b eragileren batekin nolabaiteko lotura duten ikertzaileak.

Bestalde, Talent Houseko egoiliar guztiek ezagutza hedatzeko jardueraren bat (gutxienez) proposatzeko eta Donostia Sustapenarekin elkarlanean gauzatzeko konpromisoa hartu behar dute.

 

Egoitzan ostatu hartzeko eskaera onartzea

Etorrera-ordenari eta aipatutako baldintzen arabera lortutako balorazioari jarraituz banatuko dira plazak.

Eskaera egin duen ikertzailearen eta hiriko I+G+b eragilearen arteko lotura Donostiako Sustapenakegiaztatuko du.

Eskatzaileak zer egoitza mota (familientzako edo bestelako apartamentuak, estudioa…) nahi duen ere zehaztu dezake.

Apartamentuak esleitzeko, Talent Houseren unean uneko erabilgarritasuna hartuko da kontuan, antolamendu eta banaketa egokiak ziurtatzeko eta egoiliarren kopurua ahalik eta handiena izateko.

Egoitzan ostatu hartzeko aukera gure hirira epe laburragoetarako etortzen diren kualifikazio handiko beste profil batzuei ere eskaini ahal izango zaie.

 

Instalazioak erabiltzeko baldintzak

  • Oro har, Talent Houseko egonaldien gehieneko iraupena 12 hilabetekoa izango da.
  • Oro har, Talent Houseko egonaldien gutxieneko iraupena 2 astekoa izango da.
  • Egonaldiak formalizatzeko, behin-behineko erabilera-kontratua sinatuko da.
  • Barne-araudia ezarriko da, eta kontratu-izaera izango du egoiliarrentzat. Hainbat falta eginez gero, kanporatzeko aukera egongo da.