943 482 800 fomentoss@donostia.eus
Talent House eraikina Donostiako Sustapenak eraiki du, gure hirira lehen aldiz etortzen diren goi-mailako ikertzaileei bertan egoki moldatzen laguntzeko asmoz, udaleko I+G+b eragileei lotutako guneetan jardungo dutela kontuan hartuta.
Apartamentu independentez osatutako eraikina da. Ostatu hartzeko aukera berri hori hiriak eskaintzen dituen gainerakoei gehitu zaie. Apartamentuak oso erosoak dira, eta, gainera, eremu komunak dituzte.Segurtasuna bermatzeko kontrol-sistemek eta bestelako zerbitzuek balio erantsi handia ematen diote, erabiltzaile eta erabilera mota jakin batzuentzat (denboraltasuna, jarduerak etab.) diseinatu baitira berariaz.
Talent Housen bizi bazara edo bizitzeko asmoa baduzu, ez ahaztu Welcome Service zerbitzua eskaintzen dizugula. Ordua eskatzen baduzu, zurekin elkartu eta Donostia hiriari eta Sustapenaren zerbitzuei buruzko informazioa aurrez aurre emango dizugu.
Talent Housek tipologia desberdinetako 80 apartamentu eta ororentzako espazioak ditu, ikertzaileak eta haien damiliak hirira egitzen joateko. Talent Houseko apartamentuak modernoak, erosoak eta praktikoak dira. Erabiltzaile profil desberdinetan pentsatuz diseinatu dira, eta lehen egunetik etxe erosoa eskaintzen dute, familientzat, bikoteentzat edobakarrik datozen pertsonentzat.
Ezgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta dauden apartamentuak ere baditugu. Apartamentu guztiek doakokable bidezko banda zabala konexioa, eta telebista dute.
Talent House eraikinak espazioak alokatzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Lanerako gelak, bideokonferentzietarako gela berezia, espazio osagarriak eta formatu informalagokoak eta ekitaldiak egiteko eta antolatzeko aukera ere bai.