Jarraian aipatuko ditugun eremu komunek ez dute inolako loturarik lehen zehaztutako aretoen alokairuarekin, eta orduka ordaintzen dira.
Prezioak
Eremua | Prezioa (BEZik gabe) |
Terraza | 250€/hora |
Topagunea (kaferako eremua) | 185€/hora |
Alokairu-denbora bakoitzak kasuan kasuko ekitaldiaren iraupen osoa hartzen du barne, aurretiazko prestakuntza-lanetatik hasi eta dena bukatu arte (parte-hartzaileen irteera, kanpo-kontratazioak, antolamendua etab.). Onartutako aurrekontuan ezarritako iraupena gaindituz gero, fakturan kopuru osagarria ordaindu beharko da.
- Egun osoa: gehienez 8 ordu.
- Egun erdi: gehienez 6 ordu.
Talent House eraikinako ekitaldien arreta-ordutegia: 08:30etik 20:00ra bitartean. Beste ordutegiren bat nahi izanez gero, galdetu egin beharko da.