Donostian bi hizkuntza ofizial daude, euskara eta gaztelania. Gaztelania donostiar guztiek ezagutzen dute eta euskara, berriz, Euskal Herriko bertako hizkuntza da.
Errepideetan, aireportuetan, zentro ofizialetan eta abar seinaleztapenak elebitara jarri ohi dira. Donostiar askok, gainera, frantsesa –mugatik hurbil baitago– eta ingelesa –ikastetxeetan oinarrizko maila irakasten baita– ere ezagutzen dituzte. Hirian gaztelania eta euskara, bai gramatika mailan bai ahozkoa, irakasten dituzten zentro ugari daude.
Gaztelaniari buruzko informazioa
Euskarari buruzko informazioa
Euskararen ikaskuntza
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea – HABE
HABEren oinarrizko helburua helduen euskalduntzea eta alfabetizazioa sustatzea da.
Euskaltegia
Euskaltegi bat helduei euskara irakasteko helburua duen zentroa da. Izaera juridikoari dagokionez, EAEko euskaltegiak publikoak edo pribatuak izan daitezke. Euskaltegi publikoen titularrak udalak dira (Udal euskaltegiak). Euskaltegi pribatu asko federazioetan elkartuta daude (AEK, Elkarlan, Batuz, IKA); beste batzuk, berriz, ez dira federatuak, hala nola Bai&By edo Mondragon Lingua. Horiez gain, autoikaskuntza-zentro homologatuak daude (ALTZA, DEUSTUko Unibertsitatea, GOTZON GARITAONAINDIA, HEGOALDE, JOSE ANTONIO AGIRRE, LABAYRU IKASTEGIA, LIZEAUR, MAIZPIDE, MATIKO TROKA, URUMEA, ZORNOTZAko Barnetegia...).
Informazio gehiago:
Euskaltegiez gain, badira beste zentro batzuk euskara ikasteko:
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Deustuko Unibertsitatea. Euskal Irakaslegoa
Donostiako Hizkuntza-Eskola Ofiziala
Euskal Herriko Hizkuntza-Eskola Ofizialak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari menpekotuta dauden zentro publikoak dira eta helduei hizkuntzak irakastera dedikatzen dira. Donostian, euskarazko klaseak oinarrizko mailatik maila aurreratuetara eskaintzen dira.
Informazio gehiago:
Euskarako ikastaroak eskaintzen dituzten akademiak
Hainbat akademia pribatuk ere euskarazko ikastaroak eskaintzen dituzte.
Beste bide batzuk
Euskara-ikasleentzako atarian, Ikasbilek euskara ikasteko lagungarri izan daitezkeen bideo, audio eta testuak ditu eskuragarri.
Dirulaguntzak
HABEn euskara ikasteko dirulaguntzak lor ditzakezu. Halaber, zure udalean galdetu ahal duzu ea ikastaroak egiteko laguntzarik eskaintzen duten.
Gaztelaniaren ikaskuntza
Donostiako Hizkuntza-Eskola Ofiziala
Euskal Herriko Hizkuntza-Eskola Ofizialak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari menpekotuta dauden zentro publikoak dira eta helduei hizkuntzak irakastera dedikatzen dira. Donostian, Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasten da oinarrizko mailatik maila aurreratura.
Informazio gehiago:
Deustuko Unibertsitateko CIDE
(Espainierako Nazioarteko Ikastegia). Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatea.
Atzerritarrentzat gaztelaniazko ikastaroak eskaintzen dituzten akademiak daude.
Maila desberdina duten atzerritarrentzat gaztelaniazko ikastaroak eskaintzen dituzten akademia ugari dago Donostian.
El Aula Azul eta Tandem akademiek, proiektua garatzen laguntzeko, tarifa bereziak eskaintzen dizkiete Talent Housen bizi direnei.