Berrikuntzaren eta Ezagutzaren ingurunea

Donostia hirugarren sektoreko hiria da, zerbitzuetara bideratua, industria- eta enpresa-ingurune zabalean kokatua; horregatik, ezagutzaren eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egin du, bai baitaki etorkizunerako bidea hori dela. Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako industria-kontzentrazio handieneko eremua da eta erakundeetatik bertako enpresak indartzeko eta sustatzeko lanean dihardute, lehiakortasun handiagoaz hornituz berrikuntza teknologikoaren eta ikerketaren bitartez. Ildo horretatik, hainbat erakunde sortuz joan dira, horien artean, SPRI –Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea-, Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia-, Orkestra -Lehiakortasunerako Euskal Institutua-, eremu horietan ekintzak eta ekimenak sustatzen dituztenak.

Enpresa-ingurunea

Donostiak enpresa-ehun sendoa du eta teknologia berrietara, ikerketara eta garapenera dedikatzen diren enpresak, neurri handi batean, Ibaeta inguruan, Zuatzu Enpresa Parkean eta Miramongo Parke Teknologikoan daude. Egun, parke teknologiko hori handitzeko lanetan ari dira, gune berean enpresa, I+G zentroak eta unibertsitateak integratuko dituen formula berritzaile baten bidez, zeinak, berrikuntzaren eta ezagutzaren polo berri izan nahi duen.

 entorno socioeconomico

Enpresa teknologikoak eta teknologia aplikatuko zentroak

Espainiako zenbait enpresa teknologiko garrantzitsu, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta InformazioarenIndustrien Elkartean sartuta daudenak, Donostian edo ingurune hurbilean kokatzen dira.

Enplegua

Duen hiri integratzaile izaeragatik eta hirian ikerketara eta teknologia berrietara dedikatzen diren zentro publiko eta enpresa pribatu asko daudelako, Donostia toki egokia da alor horretan lan egiteko. Halaber, Donostia zerbitzuen hiria delako ere nabarmentzen da, non, enplegurako aukera ugari sortzen diren.

Enplegu-aukerak aurkitzeko

Lana egiteko beharrezko dokumentazioa

Komunitatetik kanpoko hiritarren kasuan, kontsultatu lan-baimenaren saila.

Ekintzailetza

Eta, noski, zuk edo zure lagunen batek ekitea aukeratu baduzue, gure laguntza guztia eskainiko dizuegu, ekiten lagunduz eta zure negozioa aurrera ateratzen lagunduko dizuten tresnak eskainiz. Horretaz gain, jarduerari ekiteko azpiegitura eta espazioa eskainiko dizuten enpresa-zentroak ditugu