Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta, beraz, gure lurraldean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila da hezkuntza-sistema kudeatzen duen organoa.

Instituzio horren asmoa da bitartekoak jartzea Gipuzkoan bizi diren pertsona guztiek hezkuntza jaso dezaten hasierako mailatik graduazio handienera bitarte; era horretan, herritarrei era guztietako modeloak eta profil profesional ezberdinetara zuzentzeko aukerak eskaintzen dizkie.

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemaren zikloak:

HAUR HEZKUNTZA (0 urtetik 6 urtera) 

Hezkuntza hori borondatezkoa da, eta herri-administrazioek plazak bermatzen eta koordinatzen dituzte. Ikastetxe eta haurtzaindegi pribatu batzuek ere zerbitzu hori eskaintzen dute. ... 

Gehiago irakurri...

OINARRIZKO HEZKUNTZA (6 urtetik 16 urtera)

Hezkuntza hori derrigorrezkoa eta doakoa da hirian, ikastetxe pribatuak egon arren. Oinarrizko hezkuntza bi etapatan zatitzen da: Haur Hezkuntza, 6 urtetik 12 urtera bitartekoentzat ...

Gehiago irakurri...

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAREN ONDOKOA

16 urtetik aurrera. Derrigorrezko irakaskuntza (LH eta DBH) gainditu behar dira, eta, beraz, “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua” eduki behar da ...

Gehiago irakurri...

BIGARREN HEZKUNTZAREN ONDOKO IRAKASKUNTZA 

Europako Goi Mailako Hezkuntzako Esparrua 2010-2011 ikasturtean jarri zen abian, eta tartean 45 herrialdek hartzen dute parte. Horren helburua da titulazioen sistema malgua hartzea ...

Gehiago irakurri...

ARAUBIDE BEREZIKO IRAKASKUNTZAK

Gai berezien prestakuntza ere Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautzen du. Arlo hauetako ikasketak sartzen dira ...

Gehiago irakurri...

Euskadin, ikastetxe publikoak, itunpekoak (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntza jasotzen duen irakaskuntza pribatua) eta pribatuak ditugu.

Ikastetxe pribatuetan eta atzerriko hizkuntzakoetan izan ezik, irakaskuntza erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan ematen da: euskaraz eta gazteleraz.

Hiru irakasteredu daude:

  • A EREDUA: irakasgai guztiak gazteleraz ematen dira, euskara izan ezik, beste irakasgai bat baita.
  • B EREDUA: irakasgaia batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz ematen dira (orokorrean matematikak eta irakurketa eta idazketa).
  • D EREDUA: irakasgai guztiak euskaraz ematen dira, gaztelera izan ezik, beste irakasgai bat baita.

Hiru ereduetan, ingelesa lau urtetik aurrera irakasten hasten da.

Atzerriko ikasketak eta tituluak baliozkotzea eta homologatzea

Unibertsitate-tituluak baliozkotzea eta homologatzea

Goi hezkuntzako atzerriko tituluak Espainiako Unibertsitate Titulu eta Maila Akademikoetara homologatzea ...

Gehiago irakurri...

Unibertsitateaz kanpoko ikasketak eta tituluak

Atzerriko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako tituluak, diplomak edo ikasketak homologatuz gero, Espainian ... 

Gehiago irakurri...

Informazio gehiago: