Donostia kultur tradizio handiko hiria da eta horrela islatzen dute urtean zehar hartu ohi dituen nazio nahiz nazioarte mailan garrantzi handia duten kultur ekitaldi ugariek; horien artean, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia (irailean) eta Nazioarteko Jazzaldia (uztailean).

Hiriak liburutegi ugari eta ongi hornituak ditu; baita, museo, arte-galeria eta liburutegi garrantzitsuak ere.

Tabakalera – Donostiako Kultura Garaikidearen Zentroak arte garaikideko hainbat arte-adierazpen berritzaile biltzen ditu.

Hiriak zinema- eta antzerki-eskaintza zabala ere egiten du, zinema-estreinaldi nagusiak eta ekoizpen dramatiko ospetsuenak, nazionalak nahiz nazioartekoak, hiriari hurbilduz.

Kultur Agenda Jaialdiak

Arte-jaialdi ugarik betetzen dute egutegi donostiarra: musikatik zinemara edo antzerkira, Donostiak kultur tradizio zabala du, urte osoan zehar ospatzen diren hainbat lehiaketetan presente dagoena.

Museoak

Donostiako musika-eskaintzak eremu desberdinak barnebiltzen ditu, itsasoko mundutik hasi eta zientziara edo historiara eta artera, atzerritarren eta bisitariaren jakin-mina asetuz.

Erakusketa-zentroak

Hirian arte-galeria ugari daude eta aldi baterako erakusketa interesgarriak hartzen dituzte. 

Espazio eszenikoa

Donostiak kalitate handiko eszena-ekipamenduak ditu, ikuskizun-kopuru handiak hartzen dituztenak.

Liburutegiak eta kultur zentroak

Donostiak kultur azpiegitura garrantzitsua du eta, baita, liburutegi publiko ugari ere; hiritar guztientzako kultur jarduerak eskaintzen ditu, txikienetatik hasi eta helduenetaraino.