Berrikuntzaren Astea, dss_weekinn_, Donostia Sustapenaren ekimen bat da, eta HELBURU hauek dituena:
- Berrikuntzaren garrantziaren inguruan SENTSIBILIZATZEA.
- PRESTAKUNTZA ematea eta ezagutzak HURBILTZEA, partekatzea, ikastea eta abar.
- Berrikuntzara bideratutako askotariko eragileei AITORTZA egitea eta horiek IKUSGARRITASUNA ematea.
Sustapenak apustu egiten du BERRIKUNTZAren alde, Donostia bezalako hiri baten eraldaketa eragile eta berezko jarrera eta printzipio bat den heinean, eta, espazio horren bidez, apustu hori bultzatu eta ikusgarri egin nahi du, TALENTUan oinarritutako eredu bat sustatzeko. Puntu horretan, gakoa SOZIALIZATZEA da, eta herritarrengana inguratzea, ekosistema ikusgarri egitea eta LOTURAK sortzea hizkera eta formatu berrien bidez.
Berrikuntzaren Astea Donostia Sustapenaren ekimen bat da, hau da, hiriaren garapen ekonomikoa eta berrikuntza sustatzen duen Donostiako Udalaren sozietate publikoarena.
Berrikuntzaren aldeko apustua, Donostia Sustapenarentzat, gakoa da, eraldaketa sozial eta ekonomikoaren motorra, duela ehun urte baino gehiago eratu zenetik. Apustu horretan kritikoak dira honako alderdi hauek: ezagutza eta talentua, ekintzaileak eta enpresa berritzaileak, eta, Donostiaren tamaina kontuan hartuta, bertakoa bezalako ekosistema aberats eta dibertsoan elkarlana sustatzea.
Berrikuntzaren Astea, dss_weekinn_, elkarlanean antolatzen da, enpresa berritzaileekin, teknologia eta ikerketa zentroekin, unibertsitateekin eta ikastetxeekin, eta zinemarekin, argazkigintzarekin, gastronomiarekin, zientziarekin eta kirolarekin lotutako beste entitate batzuekin.
Hauei bideratuta dago:
- Herritarrei, gure hirian enpresa eta proiektu berritzaileen, gure ikerketa eta teknologia zentroen bidez eta askotariko arloetako beste entitateen bidez garatutako berrikuntza guztia hurbiltzeko.
- Enpresak eta profesionalak, ideia berritzaileak emateko, eta haien artean harremana izateko foroak sortzeko.
- Ikastetxeak (eskolak, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta unibertsitateak), talentu gaztearekin lantzeko berrikuntzari eta beste abilezia transbertsal batzuei lotutako gaitasunak entrenatzearen garrantzia, eta, gainera, gazte horiek hurbiltzeko enpresa ekosistema berritzaile batera, I+G+b eragileetara, eta aurrean ditugun erronka eta teknologia berrietara.