18

ASTELEHENA

Ikusi jarduerak

19

ASTEARTEA

Ikusi jarduerak

20

ASTEAZKENA

Ikusi jarduerak

21

22

Hilaren 20ko dss_weekinn jarduerak

09:00-13:00 | MAKER DAY - BERRIKUNTZA IKUTZEN /// Presentziala
Hiriko gazteenei zuzendutako jardueren programazioa.

Aukera paregabea azken aurrerapen teknologikoak ezagutzeko, adimen artifizialarekin erronkak konpontzeko, Minecraftekin praktikatzeko, etab. Horrez gain, gure hiriko teknologia- eta ikerketa-zentroen eskutik, material berriak zein diren, nanoteknologia zer den, non eta zertarako aplikatzen den adimen artifiziala, ekonomia zirkularraren adibideak, gure DNA nola deszifratu, gehikuntzako fabrikazioan azkena eta gauzen Internet zer den jakingo dute.Polymat, CIC NanoGUNE, CFM, DIPC, CIC BiomaGUNE, IIS Biodonostia, Vicomtech, Tecnalia, Ceit eta Tecnun izango dira gure gazteei kontzeptu horiek guztiak erakusteko arduradunak, ikerlarien eskutik.

Gainera, Eureka Zientzia Museoak lego WEDO tailerrak eskainiko ditu

LEKUA: Kursaal.
NORENTZAT: Ikastetxeak.
JARDUERA: Itxita.

"Ekimen hau Urban M proiektu europarraren jardueren parte da, eta EBko Interreg Europe programak laguntzen du finantzatzen".

ecoRIS3 EU FLAG

09:30 | ENPRESA-GOSARIA /// Presetziala

Lidergoak enpresetan berrikuntza-proiektuak sustatzeko duen garrantziari buruzko enpresa-gosaria. XAVIER MARCET - Drucker Society Barcelona- ko Lehendakariak "Egungo merkatuan berrikuntza-proiektuen buru izateko erronkak eta gako"-ei buruzko hitzaldi da emango du. Jarraian, mahai inguru bat ospatuko da, Angulas Aguinaga enpresaren testigantza jasoaz, horretarako Javier Apalategui, Eraldaketa Zuzendaria izango da bertan.

XAVIER MARCET - Drucker Society Barcelona- ren lehendakaria Xavier Marcet aditua da estrategian, berrikuntzan eta eraldaketan, eta esperientzia handia du nazioartean. Lead To Change-n buru, neurri guztietako enpresekin lan egiten duen aholkularitza-enpresa. Barcelona School of Management (UPF) erakundeko irakaslea, Euncet Negozio Eskolako Kudeaketa Patronatuko burua eta Barcelona Drucker Society elkarteko lehendakari fundatzailea da. La Vanguardia aldizkariko kolaboratzailea da, Management eta Revista Digital Sintetia.com aldizkarietako artikuluekin.

ANGULAS AGUINAGA
Enpresa 1974an sortu zen, Angulas Aguinaga izenarekin, angulak merkaturatzeko. Sei urte igaro ondoren, produktuaren eskasiak salmentak % 90 murrizten zituen. Horren aurrean, bazkide sortzaileek surimiaren alde egitea erabaki zuten eta 1991n La Gula del Norte atera zuten. Erabaki arriskutsua eta berrikuntzaren aldeko apustu garbia. 20 urte geroago, enpresak 220 milioi euro fakturatzen ditu eta 500 langile baino gehiago ditu. Gainera, lau lantegitan egiten ditu produktuak: Gipuzkoan (Ipar Gula eta Krissia), Galizian (muskuiluak), Palentzian (olagarroa) eta Burgosen (Aguinamar, plater prestatuak, untableak).

NORENTZAT: Enpresak.
JARDUERA: Gonbitarekin.

"Ekimen hau Ecoris 3 proiektu europarraren jardueren parte da, eta EBko Interreg Europe programak laguntzen du finantzatzen".

ecoRIS3 EU FLAG

10:00 | HIRI DIGITALEN EKOSISTEMAREN ANALISI PREDIKTIBOA /// Webinar

Unai Martinez. CEO Skootik. Aldapa Taldea. UPV/EHUko Informatika Fakultatea.

NORENTZAT: Smart Clusterreko kideak.
IZEN EMATEA: Webinar. Izena eman
JARDUERA: Webinar.

"Ekimen hau BODAH proiektu europarraren jardueren parte da, eta EBko Interreg Espacio Atlántico programak laguntzen du finantzatzen".

interreg

11:00 | LIDER IZATEA: HEGALAK EHUNTZEAREN ETA HEGAN EGITEN UZTEAREN ARTEAN /// WeekINN TV

Talento Boomerang Alicia Pomares - Humannovako bazkide-zuzendaria Alicia Pomares. Psikologia Klinikoan eta Erakundeen Psikologian lizentziatua. Erakundeetako Prestakuntza Zuzendaritzako graduondokoa. Talentuaren garapenean, lidergoan eta berrikuntzan aditua. Humannovako bazkide-zuzendaria, "SERENDIPIA" blogaren egilea eta "Conecar Talento – Proyectar eficacia" liburuaren idazlea eta "lidergo eta berrikuntza 2-0" liburuaren egilekidea.

HIZLARIA: Alicia Pomares.
NORENTZAT: Herritarrak.
JARDUERA: WeekINN TV
12:30 | ETORKIZUNERA ITZULTZEKO LIDERGOAREN GAKOAK /// WeekINN TV

Xavier Marcet - Drucker Society Bartzelonako presidentea

Xavier Marcet aditua da estrategian, berrikuntzan eta eraldaketan, eta esperientzia handia du nazioartean. Lead To Change du buru, neurri guztietako enpresekin lan egiten duen aholkularitza-enpresa. Barcelona School of Management (UPF) erakundeko irakasle elkartua, Euncet Negozio Eskolako Kudeaketa Patronatuko burua eta Barcelona Drucker Society elkarteko lehendakari fundatzailea da. La Vanguardia aldizkariko kolaboratzailea da, Management eta Revista Digital Sintetia.com aldizkarietako artikuluekin.

HIZLARIA: Xabier Marcet.
NORENTZAT: Herritarra.
JARDUERA: WeekINN TV
14:00-15:30 | HURBILEKO DIGITALIZAZIOA /// Presentziala.

Digitalizazioa bultzatzea berrikuntza teknologikotik, salmenta tradizionalaren esentzia galdu gabe.

David Rey Saura – Zercako zuzendari nagusia!

HIZLARIA: David Rey Saura.
LEKUA: Lasala Plaza Hotel. (Lasala Plaza, 2, 20003 Donostia, Gipuzkoa)
NORENTZAT: Saltokientzat.
JARDUERA: Sektorearentzat itxia. izen ematea.

"Ekimen hau DEVISE proiektu europarraren jardueren parte da, eta EBko Interreg Europe programak laguntzen du finantzatzen".

ecoRIS3 EU FLAG

15:00 | STARTUPINN - EGUNEKO STARTUPA /// WeekINN TV

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Spin-Off bat da, eta espermatozoide onenak hautatzeko gai den gailu mediko bat garatu eta merkaturatuko du, lagundutako ugalketa-prozedurak hobetzeko.

NORENTZAT: Herritarrak.
JARDUERA: WeekINN TV
17:00 | MAHAI-INGURUA: KONPAINIAK FINANTZATZEA ETA GARATZEA OSASUNAREN SEKTOREAN: SORTZAILEEN ESPERIENTZIA /// WeekINN TV

Osasun sektorearen finantzaketa- eta garapen-ereduak ezagutzeko saioa. Jarduera hau Ysios Capitalek antolatu du, biotech sektoreko inbertsioetan (giza osasuna) liderra den venture kapitaleko kudeatzaile espainiarrak, eta 400 m €-tik gora kudeatu ditu

"Moderatzailea: Paula Olazabal (Ysisos capital)

Honekin:
Jordi Carrera - STAT Diagnostica eta Deepull.
Iñaki Sádaba - Iline Microsystems.
Arantza Muriana - Biobide-Biophenix

LEKUA: Talent House
NORENTZAT: Enpresak.
JARDUERA: WeekINN TV
18:00 - 19:00 | BERRIKUNTZA ETORKIZUNEKO OSASUNEAN /// Presentziala

Berrikuntza, zahartzearen erronka, non osasunean eta ez gaixotasunean oinarritutako ikerketak hazten ari diren, izango diren pandemia berri, aldaketa klimatiko, teknologia berri, 5.0, doitasunezko medikuntza, etb. bezelako erronkeri aurre egin edo erantzuteko funtsezkoa izango da. Pandemiak eragindako berrikuntzari buruzko egungo gakoak ezagutuko ditugu ondorengo hizlarien eskutik:  

  • Itziar Pérez Irazusta - Donostialdea ESIko zuzendari kudeatzailea
  • Julio Arrizabalaga - ISS Biodonostia zuzendariaBiodonostiarekin lankidetzan.

Ekintza hau ISS BIODONOSTIArekin elkarlanean antolatu da.

biodonostia

LEKUA: Udalaren osoko bilkuren aretoa.
NORENTZAT: Herritarrak.
JARDUERA: Irekia, izen-ematearekin. Izena eman
19:30 | ADA BYRON SARIA /// WeekINN TV

2021eko edizioko saridunak ezagutzen.

Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria duela zortzi urte sortu zuen (WeekInn saria bezala) Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, ikerketa eta garapen teknologikoaren arloan emakumeen bokazioak sustatzeko, teknologiak bizitzaren esparru guztietan eta gizarte-garapenean duen garrantziari prestigioa emateko, eta zeregin horiek gauzatzeak dakartzan lorpenak eta lanari balioa emateko. Emakumeek egindako azterlanek Elena Garcia Armada Valladolidekoak irabazi du Emakume Teknologoaren Ada Byron Saria. Industria-ingeniari doktorea, CSICeko ikertzaile zientifikoa eta Marsi Bionicseko presidentea, emaitza aitzindariak lortu ditu nazioartean martxara joateko pediatriako exoeskeletoen garapenean, eta bere lanek nazioartean hedatutako zortzi patente sortu dituzte. Bestalde, Jordina Torrents Barrena kataluniarrak Ada Byron gazte saria jaso du. Adimen artifizialaren, ikasketa sakonaren eta irudi medikoaren arloko doktorea. Gaur egun, Bartzelonako HP Inc. – Large Format Printing-eko Big Data & Analytics sailean lan egiten du, adimen artifizialeko eta ikaskuntza automatikoko taldearen buru.2021eko edizioko saridunak ezagutzen.

HIZLARIAK: Elena García Armada eta Jordina Torrents Barrena.
NORENTZAT: Herritarrak.
JARDUERA: WeekINN TV
20:30 | HIPERLEHIAKETA I+GN: BERRIKUNTZA ZATIKATUTAKO MUNDU BERRIAN /// WeekINN TV

Xavier Ferrás - ESADEko Eragiketa, Berrikuntza eta Data Science saileko irakaslea.

Xavier Ferràs Ekonomia eta Enpresa doktorea da UBn, MBA ESADen eta Telekomunikazioetako Goi Ingeniaria (UPC). ESADEko Operazio, Berrikuntza eta Data Sciences Zuzendaritzako irakaslea 2002tik. Enpresa eta enpresa-erakundeen aholkularitza-kontseiluetako kide da. Txostengilea, teknologiaren estrategiari, berrikuntzari eta kudeaketari buruzko 200 konferentzia nazional eta nazioartekoetan baino gehiagotan.

Elkarrizketa gaztelaniaz izango da eta berriz ere euskaraz emitituko da.

NORENTZAT: Herritarrak.
JARDUERA: WeekINN TV