18

ASTELEHENA

Ikusi jarduerak

19

ASTEARTEA

Ikusi jarduerak

20

ASTEAZKENA

Ikusi jarduerak

21

22

Hilaren 19ko dss_weekinn jarduerak

09:00 - 15:00 | TALENTUAREN AZOKA /// Presentziala

"Talentua bilatzen duten enpresa donostiarrak Kursaalen bilduko dira, gazteentzako lan-eskaintzekin.

Jardunaldiak, gainera, hitzaldi eta tailer interesgarriak izango ditu, gaitasun pertsonalen garapenari buruzko gaiak lantzeko ""Talentua bilatzen duten enpresa donostiarrak Kursaalen bilduko dira, gazteentzako lan-eskaintzekin.

NORENTZAT: Diplomatura, lizentzia edo gradua edo goi mailako lanbide heziketa duten gazteak.
JARDUERA: Presentziala.
IZEN EMATEA: Izena eman
09:45 - 11:00 | "TALENTUA ERAKARTZEKO ESTRATEGIAK" MAHAI-INGURUA. /// Presentziala

Egungo erakundeetan talentua garatzeko estrategiak ezagutzeko jardunaldia. Proiektu berritzaileak garatzeko funtsezko talentua erakartzea ahalbidetzen duten joerak eta ereduak. Saio hau 2021eko Berrikuntzaren Asteko Talentu-Azokaren barruan kokatzen da.

9.45 / Ongietorria: Marisol Garmendia, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia
9.55 / “Berrikuntzarako Talentua” Jorge Barrero, COTEC fundazioaren zuzendari orokorra
10.20 / Donostia, Talentuarentzako aukeren hiria, Iñigo Olaizola, Donostiako Sustapeneko Berrikuntza eta Lehiakortasun arduraduna
10.30 Talentua garatzeko estrategi”-ei buruzko mahai ingurua

Moderatzailea: Guillermo Dorronsoro, Management Board Advisor Zabala Consulting -en

Partaideak:

  • Jorge Arévalo Turrillas, Lanbide Heziketako Sailburuordea.
  • Sara de la Rica, ISEAK-ko zuzendaria.
  • Kontxi San Juan, Viralgen-eko Giza Baliabideen arduraduna.

11.25 / Galderak.
11.30 / Itxiera.

LEKUA: Kurssal. /Avenida Zurriola, 1)
JARDUERA: Irekita izena eman

"Ekimen hau Urban M proiektu europarraren jardueren parte da, eta EBko Interreg Europe programak laguntzen du finantzatzen".

ecoRIS3 EU FLAG

10:00 | KONTZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA: IRAUNKORTASUNERAKO BIDEA SURFEAN /// Webinar
Alejandro Padró. Project manager de Ride & Respect. Jordi Oliva. Good karma Projectsen sortzaileetako bat.

Komunitate surflaria koherentea al da bere ingurumen-balioekin? Jardunaldi honetan, sektoreak iraunkortasunaren arloan duen egoeraren azterketa testuinguruan kokatuko da, surfaren industriak dituen erronkak azalduko dira, eta surf jasangarriagoa eta berritzaileagoa garatzeko aukeren planteamendu bat egingo da.

Surf-industria eta -komunitateari zuzendutako prestakuntza-saioa.

NORENTZAT: Surf Clusterreko kideak.
IZENA EMAN: Izena eman
JARDUERA: Webinar.
11:30 | TEKNOLOGIAK GAUR EGUNGO GIZARTEAN DUEN GARRANTZIA /// WeekINN TV

Jorge Barrero, COTEC Fundazioko zuzendari nagusia.

Jorge Barrero, Biokimikan lizentziatua eta Zientzia, Teknologia eta Gizarteko Diziplina Anitzeko Ikasketetan masterra. 2008 eta 2011 artean Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroaren Kabineteko zuzendari nagusia izan zen. Gaur egun, berrikuntzarako Cotec fundazioaren zuzendari nagusia da. Bere ibilbide profesionala berrikuntzaren alorreko enpresa-dinamizazioari lotuta egon da, aholkulari, dibulgatzaile zientifiko eta teknologiaren transferentzian aditu gisa. /p> Elkarrizketa gaztelaniaz izango da eta berriz ere euskaraz emitituko da.

NORENTZAT: Herritara.
JARDUERA: WeekINN TV
13:00 | GAMINGETIK SORTZEN DIREN LAN-AUKERA BERRIAK /// WeekINN TV

Ekonomiako karrera ikasi ondoren, Kirol Enpresen Kudeaketako Master bat egitea erabaki zuen, eta bi urte eman zituen kirol-ekitaldien munduan lanean, BBVA Open Ciudad de Valenciako Eragiketa Zuzendari gisa. Kirol-sektoreko esperientzia hori amaituta, esporten munduan ekitea erabaki zuen, bere bazkidearekin batera esporten sektoreko aholkularitza bat sortuz, sektorea urratsez urrats profesionalizatzeko beharra identifikatzen baitzuten. Aholkularitzarekin ia urtebete egin ondoren, DreamHack Spain proiektuan sartu zen, Espainiako esports ekitaldirik handienean. Etapa hori amaituta eta berrikuntzan aitzindariak diren enpresetan lan egin ondoren, esporten sektorera itzuli da Ore Esports proiektuarekin. Ore Esports esports enpresa Jon Bautistaren inbertsioarekin sortu zen, Euskadin eta Espainian esportak zuzentzeko helburuarekin.

HIZLARIA: Jon Fermin.
NORENTZAT: Herritarra.
JARDUERA: WeekINN TV
14:00 | TEKNOLOGIAREN ALDE ARTISTIKOA /// WeekINN TV

Teknologiaren alde artistikoa. Esther Borao, Itainnovako (Aragoiko Teknologia Institutua) zuzendari nagusia. Esther Borao hainbat enpresen sortzaile izan da. Lan Tekniko-teknologikoenek ez dute alde batera itzi behar beren alderik humanistena, baita artistikoena ere, lantzearen garrantzela.

HIZLARIA: Esther Borao.
NORENTAT: Herritarrak. .
JARDUERA: WeekINN TV
15:00 | STARTUP INN - EGUNEKO STARTUP-A /// WeekINN TV

Gaur AGLAYA s ezagutuko dugu. Aglayak ekitaldien munduaren eskura jartzen du 3D inguruneen bidez Errealitate Birtualeko ekitaldiak, azokak eta kongresuak egiteko plataforma murgiltzaile bat. Ingurune errealisten eta, bereziki, networking-espazioen alde eginez. Windows 10, MacOS sistema eragilea duten ordenagailuetatik eta errealitate birtualeko betaurrekoetatik eskura daiteke.

NORENTZAT: Herritarra.
JARDUERA: WeekINN TV
18:30-19:30 | EMAKUME ZIENTZIALARIAK ATZO ETA GAUR /// Presetziala eta Streaming

Donostiako hainbat zentrotan lan egiten duten bost emakume zientzialari Aquariumeko eszenatokira igoko dira, bertan dauden ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako zientzialari handienetako batzuk omentzeko, haien bizitza eta ekarpen zientifiko liluragarrien kontakizunaren bidez.

Emakumeak Zientzianekin elkarlanean
 

Parte hartzen dute:

  • Fátima Villa & Neri Oxfam.
  • Ester Verde & Carmen Mijangos.
  • Naiara Aginako Bengoa & Hedy Lamarr.
  • Elisa Jimenez & Rachel Carson.
  • Ane Ruiz de Angulo & Gertrude Belle Elion.
*Emakumeak Zientzian CIC nanoGUNE, CFM (CSIC/UPV/EHU), DIPC, Polymat, CIC biomaGUNE, Biodonostia, Tecnun, Ceit, Elhuyar, Informatika Fakultatea (UPV/EHU), BCBL, Kimika Fakultatea (UPV/EHU), Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU), Ingeniarien Eskola Ofiziala Ekimen honen helburua da emakumeek zientzian duten jarduera ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoei ematen zaizkien rol maskulinoak haustea, eta neskatoen eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatzea.

LEKUA: Aquarium (1 Plaza de Carlos Blasco Imaz, 20003 Donostia, Gipuzkoa)
NORENTZAT: Herritarra.
JARDUERA: Presentziala Izena eman eta zuzeneko emanaldia Streaming
20:30 | FIKZIOA ZIENTZIA DENEAN /// WeekINN TV

Gisela Baños fisikari teorikoa da Leipzigeko Unibertsitatean, baina urteak daramatza argitaletxeen munduan lanean, testuak zuzentzen eta idazten. Irakurketa-txostenak ere egiten ditu, eta argitaletxeei eta idazleei aholkuak ematen dizkie. Zientzia fikzioa maite du, eta azken urteak hura aztertzen eman ditu. Literatura-genero horrek sormenaren eta berrikuntzaren alorrean nola lagun dezakeen azaltzen duten ikastaroak eta mintegiak eskaintzen ditu, eta zientziari eta zientzia fikzioari buruzko dibulgazioa egiten du Twitch-eko bere kanalean.

NORENTZAT: Herritarra.
JARDUERA: WeekINN TV