“Laborategi konektatuak” aukera ezin hobea da sareko programazioa, ikasketa eta entretenimendua lotzeko. “Laborategi konektatuak” aukera ezin hobea da sareko programazioa, ikasketa eta entretenimendua lotzeko.

Programatzen ikasteko, nahikoa da jakin-mina izatearekin.

Ikastetxeei zuzendutako programa bat da, eta ikasleek kode irekiko programen bidez programatzen ikastea du helburu. Ikasleek aukera dute sortutako kodeak robot errealetan egiaztatzeko. Munduko leku desberdinetan −besteak beste, Hego Afrikan, Costa Rican eta Kolonbian− dagoen robot erreal bati eragiteko aukera izango duzu!

Nahikoa da nabigatzailea duen ordenagailu bat eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera izatearekin! Gainera, gustukoen duzun formatuan parte hartu ahal izango duzu; banaka, ikastetxeena arteko erronken bidez edo nazioarte mailako lehiaketa batean.

Eskura jarritako material eta ariketen laguntzarekin, ikasleek laborategiak erabil ditzakete, eta Arduino-n programatzen ikas dezakete. Hasteko, LabsLand-en Arduino plakekin programatzen ikastea da ohikoena (oinarrizko Arduino), eta ikasleek programazioari buruzko oinarrizko ezagutzak lortzen dituztenean, robota erabiltzen has daitezke.

Donostiako Sustapena, Forotech Deusto eta Labsland-en arteko lankidetzaren emaitza da.arteko lankidetzaren emaitza da.

Une honetan, itxita dago jarduera hori, baina berriz antolatzeko asmoa dugu. Hurrengo edizioetan parte hartzeko interesa baduzu, idatzi helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

 

Donostiako “laborategi konektatuak” jardueraren lehen edizioa VII Donostia WeekINN-en barruan izan zen. Edizio horretan, Axular Lizeoa, Zubiri-Manteo, Deutsche Schule eta Ekintza Ikastolako DBH 3. mailako eta 2. Batxilergoko 75 ikaslek hartu zuten parte.Donostiako “laborategi konektatuak” jardueraren lehen edizioa VII Donostia WeekINN-en barruan izan zen. Edizio horretan, Axular Lizeoa, Zubiri-Manteo, Deutsche Schule eta Ekintza Ikastolako DBH 3. mailako eta 2. Batxilergoko 75 ikaslek hartu zuten parte.

laboratorios conectados

“Dibertigarria”, “interesgarria”, “entretenigarria”, “lehen ez genekizkien gauzak ikasi ditugu”…; besteak beste, iritzi horiek adierazi zituzten ikasleek, eta, zalantzarik gabe, aurrerago egingo diren edizioetan parte hartuko zutela esan zuten.