gymkhana

Ezagutu gure hiriaren historia markatu duten faktore eta mugarri garrantzitsuenak ginkana dibertigarri baten bitartez.Ezagutu gure hiriaren historia markatu duten faktore eta mugarri garrantzitsuenak ginkana dibertigarri baten bitartez.

Berrikuntzaren VII. Astearen barruan, Donostiako Sustapenak errealitate areagotua bezalako teknologia berriak jarri zituen hiritarren eskura, hiriarentzat mugarri izan ziren eta hiriari jauzi kualitatibo bat egiteko aukera eman zioten berrikuntzak partekatzeko.

Bi formatu eskaini ziren: presentziala eta online. Bi formatu eskaini ziren: presentziala eta online. Formatu presentzialaren kasuan, sei panel jarri ziren hiriko sei leku garrantzitsutan. Leku horietan, errealitate areagotuko markagailuak zeuden, hiriaren bilakaera historikoa markatu zuten uneak erakusten zituztenak. 

Halaber, modu birtualean ere egin ahal izan zen ginkana Donostia egun den hiri moderno eta berritzailea izatera iristeko mugarriak jende guztiaren eskura jartzeko.

Donostiako Udaleko artxibategian itxuraz denbora luzez ezkutuan egondako eguneroko baten aurkikuntzarekin hasten da ginkana. Lehen irakurraldearen ondoren, badirudi hiriaren eguneroko partekatua dela: 1813az geroztik, hiriarentzat mugarri izandako gertaerei buruz idatzi zuten donostiarrek, eta gertakari historiko horiek nola bizi izan zituzten azaldu zuten.

Une honetan, itxita dago jarduera hori, baina berriz antolatzeko asmoa dugu. Hurrengo edizioetan parte hartzeko interesa baduzu, idatzi helbide honetara:  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.