Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D inprimaketa, errealitate areagotua, gauzen Interneta eta robotika) hiria hobetzeko erronkaren inguruan lau hilabetetik gora lanean aritu ondoren, hainbat ikastetxetako 400 bat ikaslek Donostia Innovation Challenge ekimenaren amaierako fasean parte hartu dute garatutako proiektuen aurkezpenarekin. Epaimahai batek erabaki du zeintzuk izan diren lanik onenak arlo bakoitzean eta guztiek errekonozimenduak jaso dituzte. Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren eskutik, burutu nahi duen berrikuntzaren aldeko apustuaren esparruan burutu da ekimena eta, ahalegin horretan, talentuaren sustapena hiriko garapen ereduaren funtsezko faktorea da.

Parte hartu duten taldeek proposatutako proiektu berritzaileen artean, Donostia Innovation Challenge-aren amaierako fasera iritsi dira, besteak beste, adineko pertsonak beste toki batzuetara lekualdatzeko errealitate birtualeko betaurrekoak, hiriko zabor edukiontzien ibilbidea bilketa kamioien lana eraginkorragoa izan dadin edo parke mugikor desmuntagarriak. Lau hilabete hauetan zehar hiriko hamaika ikastetxek (Antigua Luberri, St. Patricks, Eskibel, Cebanc, Easo Politeknikoa, Ceinpro, Nazaret, IES Altza BHI, Zubiri Manteo, Axular eta Ekintza) parte hartu dute irakaskuntza eta ikaskuntza berritzailea sustatzen duen metodo honetan, merkatuko beharrekin eta kudeaketa instituzional eta administratiboarekin bat datozen gaitasunak eta ahalmenak garatuta.

challengenoticiacotenido01

Donostiako Kursaala izan da Donostia Innovation Challenge-aren amaierako faserako hautatutako eszenatokia. Jardunaldian zehar, talde parte hartzaileek beren proiektuak aurkeztu dituzte, lanik onenak hautatu dituen epaimahai baten aurrean:

  1. 3D inprimaketaren erabilera onena: ‘Print your teeth’ (Ekintza)
  2. Robotikaren erabilera onena: ‘Smart Trash’ (Axular)
  3. Errealitate areagotuaren erabilera onena: ‘Empathy’ (Eskibel)
  4. Adimen artifizialaren erabilera onena: ‘Horus’ (Easo)
  5. Gauzen Internetaren erabilera onena: ‘3S’ (Eskibel)
  6. Proiektu berritzaileena: ‘Humaniks’ (Ceinpro)
  7. Jokabide onena: ‘Elikajan’ (Cebanc)
  8. Sormen handieneko ideia: ‘Vagina U’ (Luberri)
  9. Bideragarritasuna eta kudeaketa ekonomikoa: ‘Pestillos inteligentes’ (St. Patricks)
  10. Aurkezpen honena: ‘Security GPS’ (Zubiri Manteo)

Pasa den urrian burutu zen Donostia WeekINN-Berrikuntzaren Astean eman zitzaion hasiera Donostia Innovation Challenge ekimenari, erronkari aurre egiteko ikastetxe parte hartzaileek erabili dituzten teknologien zozketarekin. Jardunaldi hartan azaldu zitzaien ikastetxeei teknologia horiek nola erabili eta hortik aurrera agertuz joan ziren teknologia hauek ahalbidetu ditzaketen irtenbideak. Harez geroztik, talde parte hartzaileek berrikuntza proiektu bat garatzen ikasi dute, hainbat etapatan banatuta: diseinua, plangintza, egikaritzea, jarraipena eta ebaluazioa, betiere hautatutako teknologiekin lotura duten Donostiako enpresen sostenguarekin.

challengenoticiacotenido02

Donostia Innovation Campus ekimena da Donostia Innovation Challenge proiektuaren esparru gisa jardun duen estrategia. Estrategia honen helburuak hauek dira:

  • Gure gazteen gaitasun berritzaileak hobetzea eta berrikuntza grina piztea, etorkizuneko erronken aurrean.
  • Hezkuntza erakundeekin dugun lankidetza sakontzea.
  • Berrikuntzaren arloan egiturazko jarduera ildo bat sortzea, egonkorra den eta bestelako produktuen osagarria den ikastetxeei zuzendutako urteko eskaintza baten programazioarekin.
  • Talentuaren aldeko apustua sustatzea gure berrikuntzarako eta garapen sozioekonomikorako gaitasunaren funtsezko elementu gisa.
  • Gaztetxoenak hiriaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dauden herritarrak direla bermatzea.

Donostia Innovation Challenge-ari esker, ikasle parte hartzaileek proiektu bat diseinatzen eta kudeatzen ikasi dute, enpresaren ikuspuntutik eta ikuspuntu teknikotik, aurrekontu bat antolatzen ikasi dute eta, batez ere, berrikuntzarekin lotutako gaitasunak landu dituzte planteatutako erronka ebazte aldera. Donostia Sustapenak proiektuaren kontzeptualizatzaile, kudeatzaile eta ekoizle gisa jardun du eta, ahalegin horretan, hainbat kanpoko tutoreren laguntza izan du helburuak bete ahal izateko, teknologia disruptiboetan adituak, ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak.

 

Donostia Innovation Challenge ekimenean parte hartu duten ikastetxeak

logos campus challenge

Donostia Innovation Challenge ekimenean parte hartu duten enpresak

logos empresas2


 

Jardunaldi hau Europar Batasuneko URBAN M proiektu europarraren jardueretako bat da, Interreg Europe Europar Batasuneko programa kofinatziatu bat izanik.

urbanM