EHUko Arkitektura Fakultateko FabLab-ekin lankidetzan egindako programan honen bidez, helburu sozial bati modu arduratsu eta jasangarrian erantzungo zion diseinu-prozesu bat aurrera eraman nahi zen, aurrez adostutako behar edo erronka bati modu kolektiboan aurre eginez. Hala, ekonomia zirkularrarekin loturiko elementuak landu zituzten jardueran parte hartu zuten 90 ikasle ingururekin.

EGelako objektu edo altzari bat berdiseinatzea proposatu zitzaien ikasleei, objektu edo altzari horren kokapenari eta espazio horietan lan egiteko modu berriei buruz hausnartuz.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin egin zuten jarduera. Lehenik eta behin, diseinuari buruzko sarrera egin zieten, metodologia azalduz. Ondoren, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko GABLABa bisitatu zuten, eta zer aukera teknologiko eskaintzen dituen ikusi zuten. Ekonomia zirkularrari buruzko kontzeptuak eta arlo horrek duen lan-potentziala ere ezagutu zituzten parte-hartzaileek.

economia circular

Ikasleek taldeka egin zuten lan, eta, denen artean, gelarako elementu berriak diseinatu zituzten.

Material jasangarri eta ekologikoko materialez egindako eta aurrez ebakitako (laser edo fresaketa bidez) piezen bidez egin zuten lan, eta lotura automatikoak edo mihiztagarriak erabili zituzten (zulagailurik edo pieza osagarririk behar ez dutenak). Prozesuaren amaieran, diseinatutako gelaren antolaketa berria irudikatzen zuen maketa bat eraman zuten taldeek.

Une honetan, itxita dago jarduera hori, baina berriz antolatzeko asmoa dugu. Hurrengo edizioetan parte hartzeko interesa baduzu, idatzi helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.