Talent House eraikinan ostatu hartzeko erreserbak egiteko urratsak honako hauek dira:

 

01) Talent House eraikinan ostatu hartzeko eskaera-inprimakia bidaltzea

Bertan jasotako datuek kontratu-izaera izango dute.

Erreserbak eskaera

 

02) Datuak eta betebeharrak Donostiako erreferentziazko I+G+b eragilearekin egiaztatzea

Talent Housek eskatzailearen datuak Donostiako erreferentziazko I+G+b zentroko arduradunarekin egiaztatuko ditu.

 

03) Talent House eraikinan ostatu hartzeko eskaera onartu izanaren baieztapena

Eskatzaileak eraikinan ostatu hartzeko baldintzak betetzea eta eskatu duen ostatu mota libre egotea.Jakinarazpen horretan, erreserba berresteko beharrezkoa den informazioa ere bidaliko da.

 

04) Dokumentazioa aurkeztea eta gordailua eta/edo fidantza ordaintzea

Eskaintzaileak, erreserba bermatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu onarpen-jakinarazpena jaso eta hurrengo 10 egunetan:

  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Talent Housek adierazitakoaren arabera, berme-gordailua edo fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Alokairua kobratzeko kontu-zenbakia (estatuko kontuentzat soilik).
  • Titularrak Donostiako I+G+b zentro batekin lan-kontratua baldin badu: hasiera- eta amaiera-datak.
  • Titularra Donostiako I+G+b zentro batek bisitari gisa etortzera gonbidatu badu: zentroaren egiaztagiria eta iritsiera- eta irteera-datak.

Talent Housek fidantza ordaintzeko epea ezarriko du.

Eskaintzaileak fidantza epearen barruan ordaindu izanaren egiaztagiria bidaliko du.

Eskaintzaileak gordailua eta fidantza epearen barruan ordaintzen ez baditu, erreserba bertan behera geratuko da, ostatu hartzeko erreserbak baliogabetzeko baldintzei jarraiki. Eskaera berritu nahi izanez gero, erreserbatzeko prozesuari hasiera emango zaio berriz.

 

05) Alokairu-kontratua formalizatzea.

Talent Housek alokairu-kontratuaren kopia bidaliko dio eskatzaileari, irakurri eta berretsi dezan. Alokairu-kontratua eskatzailea eraikinara joan baino lehen sinatuko da.

 

06) Talent House eraikina ikusteko bisitak.

Alokairua ziurtatuta dagoenean, eskaintzaileak Talent Housen eman dioten gela ikustera joateko aukera izango du, aurretiaz ordua eskatuz.

 

07) Talent House eraikinan ostatu hartzeko eguna.

Talent Houseko antolamendua eta egoiliarren arreta hobetzeko, eraikinara zer egunetan eta gutxi gorabehera zer ordutan iritsiko diren jakinarazi beharko dute.

Atezaintza-ordutegia

  • Astelehenetik ostegunera: 9:30 - 12:30 // 17:00 - 19:30
  • Ostiraletan: 9:30 - 16:00
  • Larunbat, igande eta jai-egunetan: 9:30 - 12:30

 

08) Eraikina uztea eta fidantza itzultzea

Talent House uzteko bezperan, errentariak irteera-ordua zehaztuko die eraikinako langileei, giltzak emateko.

Eraikinako langileek instalazioen egoera eta tresna eta arropen inbentarioa egiaztatuko dituzte.

Kanpoko garbiketa-zerbitzua kontratatuko da, dena txukun eta egoki uzteko. Zerbitzua ordura arte bertan egondako egoiliarrak ordainduko du, eta dagokion zenbatekoa itzuli beharreko fidantzatik kenduko zaio.