Talent Housek tipologia desberdinetako 80 apartamentu eta ororentzako espazioak ditu, ikertzaileak eta haien familiak hirira egoitzen joateko.

Talent Houseko apartamentuak modernoak, erosoak eta praktikoak dira. Erabiltzaile profil desberdinetan pentsatuz diseinatu dira, eta lehen egunetik etxe erosoa eskaintzen dute, familientzat, bikoteentzat edo bakarrik datozen pertsonentzat.

Ezgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta dauden apartamentuak ere baditugu.

Apartamentu guztiek doako kable bidezko banda zabala konektibitatea, wifi, telebista, altzariak, sukalde hornitua (logelak ez daude hornituta) eta oinarrizko tresneria dituzte..

Apartamentuak 2 asteatik urtebetera bitarteko egonaldietarako pentsatuta daude. Hori dela eta, garbiketako eta tresneriako elementu batzuk falta dituzte (higiene pertsonaleko produktuak etab.), baita catering-a, garbiketa eta antzeko zerbitzuak ere. 

Talent Housek denentzako zenbait espazio ditu, eraikina erosoagoa egiten dutenak. Horrez gain, zenbait jarduera eta erabilera gara daitezke, hirira errazago integratzeko.

  • Komunitatearen garbitegia.
  • Bideokonferentzia-aretoa.
  • Lan egiteko aretoak.
  • Barruko patioa, elkartzeko espazioarekin.
  • Lasaitzeko eremua.
  • Kanpoko terraza, Kontxako badiarako bistekin.
  • Aparkaleku pribatua 60 ibilgailuetarako.

Denentzako espazio guztiek WIFI konexioa dute.

Talent House Egoitzak itxitako aparkaleku plaza alokatzeko aukera eskaintzen dizu, hala lau gurpileko ibilgailuentzako, nola bi gurpileko ibilgailuentzako (bizikletak eta motoak).

Aparkaleku-mota eta azaipena Kostua €/hilabetea Bez barne
4 gurpildun ibilgailuentzat: Plaza (marra) bat, itxitako garajean, eraikinaren -2 solairuan. 52,65€
2 gurpildun ibilgailuentzat (motoak): Plaza (marra) bat, itxitako garajean, eraikinaren -2 solairuan. 21,00€
2 gurpildun ibilgailuentzat (bizikletak): Krokadura bat, itxitako garajean, eraikinaren -2 solairuan. 10,53€
2 gurpildun ibilgailuentzat (bizikletak): bizikletentzako aparkalekua, eraikinaren kanpoaldean. 0€

 

Aparkaleku-plazak alokatzeko, ostatuaren alokairu-kontratuari erantsitako dokumentu bat erabiliko da. Fakturazioa egiteko, ostatura sartu eta ostatutik irteteko erabili diren taulen sistema bera erabiliko da.

Eraikina bideo-zaintza, identifikatzeko eta sarbideak kontrolatzeko mekanismoak ditu, segurtasuna eta lasaitasuna bermatzeko.

Arkitektura bioklimatikoaren irizpideak jarraituz diseinatutako eraikina da. Berokuntzaz eta ur beroaz hornitzeko sistema mistoa du, eguzki-plaka fotovoltaikoz eta termikoz eta biomasa-galdaraz osatua. Kontsumoen kontrola banaka eta globalki monitorizatuta dago.

Eraikina ditu:

  • Harrera-zerbitzua (hasierako harrera).
  • Arreta- eta informazio-zerbitzua.
  • Aretoak alokatzeko aukera bideokonferentziak, bilerak eta gertaerak egiteko.
  • Aparkatzeko aukera Talent House eraikinan bertan.
  • Egoiliarrek doan erabil ditzakete espazio komunak, baina Zentroko zuzendaritzak ezarritako ordutegiak eta baldintzak errespetatu behar dituzte.
  • Wifi konexioa doakoa da.