Erreserba egiteko prozedura

Eskaera-fitxa bete eta aretoa libre dagoela egiaztatu ondoren, aurrekontuko zenbatekoaren %15eko berme-gordailua ordaindu beharko da.

Talent House eraikinako aretoak erreserbatzeko urratsak honako hauek dira:

 

01) Talent House eraikinako aretoak erreserbatzeko eskaera-inprimakia bidaltzea.

Bertan jasotako datuek kontratu-izaera izango dute.

Zure gela eskatu

 

02) Talent House eraikinako aretoak erreserbatzeko eskaera onartu izanaren baieztapena.

Jakinarazpen horretan, eskatzailearen beharren araberako aurrekontu pertsonalizatua ere bidaliko da.

 

03) Antolatzaileak aurrekontua onartzea.

Erakunde antolatzaileak aurrekontua Talent House eraikinara bidaliko du, zigilatuta eta sinatuta, e-mail bidez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) edo faxez (943 44 47 94)

 

04) Dokumentazioa aurkeztea eta aurrekontuaren %15eko berme-gordailua ordaintzea.

Eskaintzaileak, erreserba bermatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu onarpen-jakinarazpena jaso eta hurrengo 10 egunetan:

  • Onartutako aurrekontuaren %15eko berme-gordailua ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Erreserbaren fakturazio-datuak: IFK + enpresaren izen soziala + enpresaren helbidea + kontu-korrontea + posta-helbide elektronikoa. 
    Eskaintzaileak gordailua epearen barruan ordaintzen ez badu, erreserba bertan behera geratuko da, aretoetako erreserbak baliogabetzeko baldintzei jarraiki. 
    Eskaera berritu nahi izanez gero, erreserbatzeko prozesuari hasiera emango zaio berriz.

 

05) Talent House eraikina ikusteko bisitak.

Erreserba baieztatuta dagoenean, eskatzaileak kasuan kasuko bilera-aretoak bisitatzeko aukera izango du, aurretiaz ordua eskatuz.

 

06) Organización del evento en Talent House.

Dena hobeto bideratzeko, antolatzailea Talent Houseko erreferentziazko pertsonarekin jarriko da harremanetan, gaiak koordinatzeko: aretoaren erabilera, cateringa, beste baliabide batzuk etab.