Donostiako Sustapenak urte luzetako esperientzia du lan-bitartekaritzan, eta erreferentea da lana bilatu edo hobetu nahi duten enpresa zein pertsonentzat. Talent House ekimenaren bidez, bere esperientzia bildu eta I+G+b esparruaren zerbitzura jarri du.
Ikertzaileen bikotekideei lana bilatzen laguntzeko zerbitzua
Ikertzaileen bikotekideei gure ingurunean lana bilatzeko aholkularitza eta babesa eskaintzen dizkiegu.
Gainera, zure prestakuntza eta lan-esperientzia hemengo lan-aukeretara egokitzen lagundu eta tituluen homologazioen, lan-baimenen... inguruko informazioa emango dizugu.
Gure teknikariek hauek guztiak egiten lagunduko dizute:
- Zure CV berrikusten eta hemengo lan-ingurunera egokitzen.
- Lana bilatzeko estrategia pertsonala diseinatzen.
- Zuzeneko jarraipena eta babesa.
Lan-poltsa propioa izateaz gain, zuzeneko harreman-sarea dugu inguruko enpresekin, eta lana bilatzen laguntzeko baliabide egokiak ere bai.
I+G+b esparruko enplegua
Ikertzailea bazara eta kualifikazio handiko lan-eskaintzak ezagutu nahi badituzu, atari espezializatu hauetara jo dezakezu aukerak ikusteko: