Telefonia mugikorra

Espainian, Europar Batasuneko herrialde gehienetan bezala, bi oinarrizko eredu daude telefono mugikorra erosteko: hileko kontratuarekin edo aurretiaz ordaindutako txartelekin.

Kasu batean zein bestean, beharrezkoa izango da zerbitzua eskainiko duen telefono-konpainiarekin kontratua sinatzea. Gure herrialdean, telefonia mugikorreko konpainia desberdinek egiten dute lan.

Wifi gunea

Egun, hiriko itsas aurre guztiak, hau da, Ondarretatik Sagesera, hondartzak, Alderdi Ederreko lorategiak, Boulevarda, Zurriola eta Kristina Enea parkea barne, hari gabeko konexioa du. Gainera, kultur etxeek eta polikiroldegiek erabiltzaileei WIFI konexioa doan eskaintzen diete.