Donostia (ofizialki, Donostia-San Sebastián) Espainia iparraldean dago. Gipuzkoa probintziako hiriburua da, Euskal Autonomia Erkidegoan. 186 665 biztanle ditu (2018) eta metropoli-arean 436.500 lagun bizi dira.

Gipuzkoa industria-tradizio luzeko eskualdea bada ere, Donostia hirugarren sektoreko hiria da, turismora, merkataritzara, zerbitzuetara eta kongresuetara bideratua eta aurrerapena eta bere biztanle guztien ongizatea zientziaren, teknologiaren eta garapen iraunkorraren euskarri integralaren gain eraikitzen denaz jabetuta dago. Azken urteetan, Donostia berrikuntzara eta ezagutzara, artera eta kulturara orientatu da. Horrek guztiak, nazioarte-mailako ekitaldiekin batera, horien artean, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, hiriari kanporanzko proiekzioa eman dio, nahiz eta hiri txikia izan.

Donostia-San Sebastián itsasoari begira dagoen hiria da, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien babesean.

Ondarreta eta Kontxako hondartzek osatutako taldea, badia erdian dagoen Santa Clara irlarekin batera, hiriaren irudi esanguratsuena da. Hiriko hirugarren hondartza, Zurriola, Kursaal Kongresu Jauregiaren ondoan, ezaguna da nazioarte mailan surfa praktikatzeko toki paregabea baita.

Donostia-San Sebastián Gipuzkoako hiriburu administratiboa da, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetako batekoa. Espainiako ipar-mendebaldean dago, Frantziarekiko mugatik 30 kilometrora. Izan ere, Donostia-Baiona muga arteko ardatza Europar Batasunaren (EB) hego-ekialdeko gizarte, ekonomia eta kultura mailako gune garrantzitsua da.

Hiriko ohiko erabilerako moneta euroa da, EB osoan erabili ohi den dibisa.

Hirian bi hizkuntza ofizial daude: gaztelania eta euskara.

Donostia hiri ertaina da, azken urteetan beren garapena berrikuntzarako eta garapen iraunkorrerako orientazioan oinarritu duten Europako hirien abangoardian jarri dena. 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitzak hiriak eginiko apustu erabakigarri hori berresten du.

Hiri banaketa antolatu eta distantzia laburrekin, Donostia ezin hobea da oinez ezagutzeko, alde batetik beste aldera, kostalde osoan zabaltzen diren oinezkoentzako leku zabalekin, bizikletentzako bideekin eta paseoekin.

Hiriak, nazioarteko tradizio turistiko garrantzitsua duena XIX. mendetik, ondokoak eskaintzen ditu: garraio publiko garbia, ikono arkitektoniko izugarria, Kursaaleko Kongresu Jauregi eta Auditorioa, hotel eskaintza zabala eta, bereziki, mundu mailan ezaguna den sormen gastronomiko bikaina.

Informazio gehiago:

Planos y Webcam

 

Donostiak, itsasotik hurbil denez, klima epela du, tenperatura leunak, hezetasun handia, hodei asko eta euri ugari erregularrak urte osoan zehar.

Hilabete hotzena urtarrila da, 7,9ºC batez besteko tenperaturekin; beroena abuztua, 20ºC batez besteko tenperaturekin.

 

Donostia-San Sebastián oinez bisitatzeko eta ezagutzeko hiri paregabea da, ibilbide labur baina oso interesgarriekin, beti atseginak eta izugarriak diren arkitektura, paisaia, kultura edo arte mailako sorpresez betea.

 

Vitoria-Gasteiz,  105 kilometrora

Vitoria-Gasteiz Euskadiko hiriburua da. Bere Alde Zaharrak osorik mantentzen du trazatu gotikoa, kantoi aldapatsu, eraberritutako jauregi eta kale estuekin. Duen bizi-kalitate handiagatik ezaguna, 2012rako Europako Hiriburu Berde izendatu dute.

Bilbao, 100 kilometrora

Bilbo Euskadiko hiririk garrantzitsuena eta jarduera ekonomikoaren ardatza da eta, baita, Espainiako hiribururik garrantzitsuenetakoa ere. Guggenheim Museori esker nazioarte-mailan ezaguna den hiri honek azken urteetan modernizazio sakona jasan du eta etorkizunera orientatutako hiria da.

Pamplona, 80 kilometrora

Mundu mailan ezagunak diren Sanferminez gain, Iruñea hiri modernoa eta jarduera handikoa da. Unibertsitate-hiria, biztanleria atsegina eta abegitsua du, historiaz betea eta ezagutzeko asko duena.

Madrid, 450 kilometrora

Espainiako hiriburua da, bizitza ekonomiko eta gizarte- eta kultura-bizitza gartsuak dituena. Eraikin monumental eta museoz betea, Madrilek bisitaria etengabe harritzen du mota guztietako bere eskaintzekin.

Donostiatik hurbil, eta lurralde frantziarrean, besteak beste, Hendaia, Biarritz edo Baiona hiriak daude, oso ospetsuak euren jarduera turistiko, ekonomiko eta kulturalagatik.

 

Bisitaria hegazkinez iristen bada, seguruenik, Barajaseko aireportuan, Madrilen, hartuko du lurra eta hortik joango da Donostiara, hiriburutik 450 kilometrora baitago; bi hiriburuak lotzen dituzten hegaldi eta autobus- eta tren-linea ugari daude.

Donostiako aireportua hiriaren erdialdetik 25 kilometrora dago. Donostiatik hurbil dauden beste aireportu batzuk: Bilbokoa (100 km.), Vitoria-Gasteizkoa (98 km.), Iruñekoa (90 km.) edo Biarritzekoa (50 km.).

Donostiak autobus linea ugari ditu hiriburua Euskadi, Espainia eta Europako bestelako hiriburuekin lotzeko.

Halaber, trenbideak ditu Espainiako hiri nagusiekin lotzeko. Espainian trenbideak kudeatzen dituen enpresa RENFE da.

A-8 eta AP-1 autopistak, eta Iruñera heltzen den A-15 autobidea, N-1ekin batera, Donostiara sartzeko eta bertatik irteteko errepide bidezko komunikazio nagusiak dira.