16 urtetik aurrera

Derrigorrezko irakaskuntza (LH eta DBH) gainditu behar dira, eta, beraz, “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua” eduki behar da.

Hezkuntza hau borondatezkoa da.

Ikasten jarraitzeko bi aukera daude:

Batxilergoa

Ziklo akademiko horren iraupena: 2 urte.

3 modalitate daude:

  • Zientziak eta Teknologia
  • Giza eta Gizarte Zientziak
  • Arteak (bi bide):
    • Arte plastikoak, diseinua eta irudia
    • Arte eszenikoak, musika eta dantza

Ikastetxe pribatuetan eta publikoetan egiteko aukera eskaintzen da.

Prestakuntza-ziklo hori amaitzean eta gainditzean Batxiler-titulua jasotzen da, eta horrekin Unibertsitatera edo Goi Mailako Lanbide Heziketara jo daiteke.

Erdi Mailako Lanbide Heziketa:

Ziklo akademiko horren iraupena: 1,5 eta 2 ikasturte artekoa.

Erdi Mailako Lanbide Heziketan sartzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua behar da edota 17 urtetik gorakoentzako proba espezifikoa gainditu behar da. Modalitate asko daude, eta gai espezifikoen zikloak izaten dira. Amaitzean, egindako zikloko Teknikariaren titulua eskuratzen da.

Lanbide Heziketako heziketa-zikloak

Heziketa zikloak modulutan (gaiak) banatuta dauden irakaskuntzak dira, eta horien bidez lanbide batzuetan behar bezala prestatuta lan egiteko prestatzen da.

Ikasketa horien bitartez, egindako zikloko teknikariaren edo Goi mailako teknikariaren titulua lortzen da, eta balio profesionala dute, edukia lan-munduko premien arabera ezartzen baita.

Moduluak ordu jakin batekoak izaten dira, zikloaren arabera, eta ikastetxean ematen dira, Lantokiko Prestakuntza izenekoa izan ezik; azken hori ziklo guztietan derrigorrez egin behar da enpresa batean. Normalean, heziketa-zikloko azken hilabeteetan, enpresan praktikak egiten dira, eta, Etengabeko Ikaskuntza Programaren bitartez (Leonardo da Vinci, Erasmus), Lantokiko Prestakuntza atzerrian egin daiteke erabateko diru-laguntzarekin.

Heziketa-zikloen iraupena ez da berdina: izan daiteke ikasturte batekoa eta hiru hilabetekoa edota bi ikasturtekoa (gehienak).

Bi mailako heziketa-ziklo ezberdinak daude:

  • Erdi Mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak.
  • Goi Mailako Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak.

Sartzeko baldintzei buruzko informazio gehiago:

www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

Familia profesionalak

Lanbide Heziketan lan-merkatura zuzendutako 140 titulazio baino gehiago daude. Tituluak familiatan sailkatzen dira, esparru teknologiko-ekonomikoaren barruan, eta horietan zikloak partekatzen dira.

www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net