Donostiarrek kirolaz gozatzen dute eta hiriak eraginkortasunez erantzuten die hiritarren eskaerei.
Donostian hirian zehar hedatutako kirol udal instalazio ugariz gozatzeko aukera dago (futbol-zelaiak, frontoiak, kanpoko pistak eta kiroldegiak). Kiroldegiak auzoka banatuta daude.
Donostiako kirol-hiria Anoeta da eta bertan ondokoak biltzen dira: futbol-zelaia, Anoetako Belodromoa, igerileku olinpikoa, aisialdiko igerilekua, erabilera anitzeko kirol kantxak, kiroldegi bat, hiru frontoi, gimnasioa, Izotz Jauregia eta skate praktikatzeko kanpoko zirkuitua. Estadioan, bertako futbol-taldeak,Errealak, jokatzen du eta hortik oso hurbil, Illumben, Saskibaloiko ACB ligako Gipuzkoa Basket taldeak. Atano III.a frontoian, berriz, euskal pilotako partida zirraragarriak jokatzen dituzte.
Donostiako Hipodromoa, Lasarteko Hipodromoa izenez ere ezagutzen dena, Zubieta auzoan dago.
Donostian lau golf-zelai, tenisapraktikatzeko instalazioak edo zaldi kirolakegiteko aukera ugari daude. Halaber, hiri paregabea da surfa praktikatzeko, urteko egun guztietan zaletu ugari biltzen dituena Zurriolako hondartzan.
Kirol-kudeaketa Kirol-Federazioen eskuetan dago eta, Donostian, kasik edozein kirol egin daiteke lurrean, itsasoan nahiz airean.
Donostia “pintxoaren” munduko hiriburua da. Hirian ondo jatea normalena bada ere, jarduera horren oinarrian “pintxoa” dago. “Pintxoa” janari-anoa txikia, sofistikatua eta bereziki prestatua da; hiriko taberna gehienetan aurki ditzakezu eta edaritik bereizirik eskatu behar da.
“Pintxo” hotzak tabernaren barra gainean izan ohi direnak dira eta bezeroak hartu ditzake bere borondatez edo zerbitzariari eskatuta. Pintxo beroak beti zerbitzariari eskatu behar zaizkio, sukaldean prestatzeko edo unean berotzeko eskatzeko.
“Pintxoak” normalean ardo beltzarekin(“txikitoa” izenekoa) edo zuritoarekin hartzen dira. Zuritoa kaña erdiko edalontzi txikia da, gutxi gorabehera.
Donostian, hiri modernoa, egungoa eta paseatzeko erosoa denekoan, taberna, pub eta terraza asko dira ibiltzeko eta giro onaz gozatzeko.
Bereziki, taberna eta pub horiek ondokoetan daude: Alde Zaharra, Boulevard, Errege Katolikoak, Gros, Miraconcha edo Ondarreta.
Donostiako jatetxeak munduko onenen artean sartzen dira. Hain zuzen, Donostia da mundu-mailan Michelin izar gehien dituen hiria.
Bilatzailean Donostiako jatetxe guztiak kontsulta ditzakezu askotariko irizpideen eta beharren arabera.
Gipuzkoako “etxe gastronomikoak” dira. Horietako guztiek eskainitako menua ondokoas da: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta eta gazta eta irasagarra postretzat.
Sagardotegiak ia Gipuzkoako udalerri guztietan badaude ere, sagardoaren unibertsoa Astigarragan eta Hernaninbiltzen da, baita Usurbil, Urnieta eta Donostian ere.