Gida honen bidez Gipuzkoara joan nahi duten ikertzaileei etorrera eta egonaldia errazagoa eta erosoagoa egiten lagundu nahi diegu. Hartara, administrazio-izapide nagusiak egiteko jarraibideak adieraziko ditugu ondoren.
Espainia Europar Batasuneko (EB) kidea da. Hori dela-eta, Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) herrialde kideetako ikertzaileak eta profesionalak -EBko kideak gehi Islandia, Liechtenstein, Norvegia-, gehi Suitzakoak, erkidegoko erregimenaren barruan daude. Beraz, Espainiara libreki sar, irten, egon eta ibil daitezke. Horrez gain, edozein lan jarduera, jarduera profesional edo irabazi-jarduera egin dezakete, bere kontura nahiz besteren kontura. Halaber, zerbitzuak eman edo jaso ditzakete.
Gipuzkoara sartzeaEspainiara sartzeko, erkidegoko erregimenaren mendean dauden hiritarrek beren nazionalitatea agertzen den indarreko pasaportea edo nortasun-agiriren bat bakarrik beharko dute. Bere edo besteren konturako langileak nahiz ikasleak Espainian bizi daitezke, bizileku-txartelik behar izan gabe. Eskatzen bada bizileku-txartela edo –ziurtagiria egin daiteke. Oso erabilgarria da administrazioko izapideetarako (errenta-kontratuak, banku kontu bat irekitzean eta abar).
Senideak sartzeaSenideek, edozein dela haien nazionalitatea, Espainian bizitzeko eskubidea dute. Senideek EBko estatu kideren baten, EEEko edo Suitzako nazionalitatea badute, Espainiako lurraldea sar daitezke, indarreko pasaportearekin edo nortasun-agiriarekin. Horrela, Espainian bizi ahalko dira, bizileku-txartelik behar izan gabe. Senideek aipatutako nazionalitateren bat ez badute, pasaporteaz gain, dagokien bisatua beharko dute. Halaber, erkidegoko egoiliarraren senide txartela eskatu beharko dute. Haren indarraldia, mende dauden pertsona egoten den denboraren araberako izango da.
Jarduera ekonomikoak egiteaJarduera ekonomikoak egiteko, erkidegoko erregimenaren mendeko herritarrek indarreko arautegiari jarraitu beharko diote, espainolen baldintza berekin. Haren ezkontideak, ondorengoek eta ezkontideenek, hala eskatzen badute, edozein jarduera ekonomiko egiteko eskubidea dute, espainolen baldintza berekin, beren kontura lan egiteko baimenik behar izan gabe. Hartarako, bizileku-txartela besterik ez da behar (erkidegoko egoiliarraren senidearena).
Eures SareaEEEren Enplegu Zerbitzu Publikoek lankidetza-sarea ezarri dute, langileak libreki aritu daitezen. Hori dela-eta, Europak Enplegu Zerbitzuen Sarea (EURES) sortu da. Hain zerbitzu eta laguntza eskaintzen ditu, lana bilatzen, mugitzen eta langileei lanpostua lortzen laguntzeko.
Hirugarren herrialdeetako hiritarrakHirugarren herrialdeetako langileek bisatua eskatuko beharko dute. Horren bidez, atzerriko pertsonak Espainian egon daitezke, emandako egoeran. Hala ere, beharrezkoa bada, atzerritarraren nortasun txartela atera beharko dute.
Bisak: erregimen orokorraZenbait herrialdetako hiritarrek ez dute bisarik behar sei hilez behin 90 egun baino gehiago egoten ez badira, lan-jarduerarik gabe. Egun gehiagora bisa atera behar izaten dute. Beharrezkoak diren agiriak alda daitezke, jatorrizko herrialdearen arabera.
Bisa eskatzen duten eta eskatzen ez duten herrialdeen zerrendaSartzeko bisa behar duten hiritar guztiek misio diplomatikoan edo Espainiako kontsuletxean eskatu behar dute.
Horri buruzko informazio zehatzagoa lor daiteke web orri hauetan: Espainiako Atzerri Arazoetako eta Lankidetza Ministerioa, Immigrazio eta Emigrazio Estatu Idazkaritza eta Barne Ministerioa .
Bisak: ikasleentzako erregimenaOrdaindu gabeko ikerketa- eta prestakuntza-lanak egin edo Espainiako irakaskuntza-zentroetan edo zientifikoetan (publikoak nahiz pribatuak) ikasketak egin edo handitu nahi badira, ikasketetarako bisa beharko da. Bisa hori misio diplomatikoan edo atzerriko pertsona bizi den Espainiako kontsuletxean eskatu beharko da.
Ikasketetarako bisaren bidez, atzerritarrak Espainian egon daitezke ikasketak, ikastaroak, ikerketa- edo prestakuntza-lanak egiteko, horiek guztiak amaitu arte. Ikasle edo ikertzaileen senide hurbilek (ezkontidea eta haren ardurapean dauden 18 urtetik beherako seme-alabak) bisa ere lor dezakete Espainian bizitzeko, eta ikertzaileari edo ikasleari aldez aurretik denboraldi bat egotea eskatuko zaie. Horrela, 6 hilabete baino gehiago egoten badira, “Atzerriko ikaslearen txartela” eskatu beharko dute. Identifikatzeko agiria da, Espainian legezko egoeran daudela egiaztatzeko.
Ikasketetarako bisa duten atzerritar titularrek (senideek ez) baimena lor dezakete irabaziak dituzten jarduerak egiteko, enplegu-emaileak dagokion eskaera aurkezten badu, legez ezarritako baldintzak betetzen badira eta jarduera horiek ikasketekin bateragarriak badira. Hartarako, lanaldi partzialeko edo 3 hilabetetik beherako lanaldi osoko kontratua sinatu beharko du.
Bizileku-baimenaEspainian legez egoteko, hirugarren herrialdeetako herritarrek egoteko edo bizitzeko baimena behar dute. Bi bizileku-baimen daude: behin-behinekoa (Espainian 90 egun baino gehiago eta 5 urte baino gutxiago egoteko) eta iraunkorra (Espainian denbora zehaztu gabe bizitzeko, eta espainolen baldintza berekin lan egiteko).
Atzerritartasunaren Legeko erregelamendu berriak 90etik 45era murrizten du EBetik kanpo dauden herrialdeetako ikertzaileek aldi baterako bizilekurako eta lanerako baimena lortzeko epea.
Non eskatu:
Gobernuaren Ordezkariordetza Gipuzkoan.
Atzerritarren bulegoa
Plaza. Pio XII, 6 • 20010 San Sebastián
(Sarrera C/ Javier de Barkaiztegi)
(+34) 943 98 91 10 / 943 98 91 20 / 943 98 91 22
Astelehenetik ostiralera 9:00 y las 14:00
Atzerritarraren txartela
Atzerritarraren Txartela da Espainian legez egoteko atzerritarrek behar duten dokumentu bakar eta esklusiboa. Txartel hori eskuratzeko entregatzeko ezartzen diren jarduerak bete beharko dituzte.
Txartel horrek, Espainian dauden atzerritarren legezko egonaldia, identifikazioa eta zer eman zaion egiaztatzen du, indarreko arautegiaren arabera. Halaber, 6 hilabete baino gehiago Espainiako lurraldean egotea eskubidea edo baimena ematen die.
Txartela zuzenean eskatu behar da.
Erkidegoko herritarrak
Erkidegoko herritarrek AIZ (atzerritarraren identifikazio zenbakia) eskatu behar dute. Unean bertan ematen da.
Non eskatu:
Gobernuaren Ordezkariordetza Gipuzkoan.
Atzerritarren bulegoa
Pº Urumea 17 - 20014 Donostia / San Sebastián.
Tel: 943 44 98 71
Aurretiko zita telefono-a: 902 24 73 64
Hirugarren herrialdeetako herritarrak
Hirugarren herrialdeetako herritarrek atzerritarraren txartela eskatu beharko dute. Txartela gutxi gorabehera hilabete baten buruan egongo da prest.
Non eskatu:
Gobernuaren Ordezkariordetza Gipuzkoan.
Atzerritarren bulegoa
Plaza. Pio XII, 6
(Sarrera Javier de Barkaiztegi kaletik)
20010 - San Sebastián.
Tel.: 943 98 91 10 / 943 98 91 20 / 943 98 91 10
Astelehenetik ostiralera, 09:00 - 14:00
Informazio gehiagorako:
Espainiara bidaiatu aurretik, web orri hauetan informazio osagarria lor daiteke:
Europar Batasuna
Barne Ministerioa:
Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa: Immigrazio eta Emigrazio Estatu Idazkaritza
Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, Espainiako kontsuletxera dei daiteke, jatorrizko herrialdean.
Argitalpenak:
- Guía de Trámites 2011, Ministerio del Interior
- Guía Práctica para el Investigador Extranjero en España, 2006
Espainia Europar Batasuneko (EB) kidea da. Hori dela-eta, Europako Esparru Ekonomikoko (EEE) herrialde kideetako ikertzaileak eta profesionalak -EBko kideak gehi Islandia, Liechtenstein, Norvegia-, gehi Suitzakoak, erkidegoko erregimenaren barruan daude. Beraz, Espainiara libreki sar, irten, egon eta ibil daitezke. Horrez gain, edozein lan jarduera, jarduera profesional edo irabazi-jarduera egin dezakete, bere kontura nahiz besteren kontura. Halaber, zerbitzuak eman edo jaso ditzakete.
Erkidegoz kanpoko 16 urtetik gorako pertsona orok lan-baimena behar dute Espainian bizi eta irabazi-jardueraren bat egin nahi badute. Baimen hori ez da beharrezkoa dagoeneko bizitzeko baimen iraunkorra badute.
Lan egiteko baimen desberdinak daude: besteren konturako lan-baimena; bere konturako lan-baimena; iraupen mugatuko jarduerak egiteko lan-baimena; lan jakin batzuetan aritzeko baimenak.
Atzerritartasunaren Legeko erregelamendu berriak 90etik 45era murrizten du EBetik kanpo dauden herrialdeetako ikertzaileek aldi baterako bizilekurako eta lanerako baimena lortzeko epea.
Txartela zuzenean eskatu behar da.
Gobernuaren Ordezkariordetza
Atzerritarren Gipuzkoako Bulegoa
Plaza. Pio XII, 6
(Sarrera Javier de Barkaiztegi kaletik)
20010 - San Sebastián
(+34) 943 98 91 10 / 943 98 91 20 / 943 98 91 22
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara
Epeak eskatutako baimenaren arabera alda daitezke. Kasu bakoitza kontsultatzea gomendatzen dugu.
Informazio gehiago nahi izanez gero.
Gizarte Segurantzaren Sistema erregimen multzoa da. Horien bidez, Estatuak legeak definitzen dituen kontingentzietan eta egoeretan babes egokia bermatzen die aplikazio-eremuan dauden pertsonei edo haien ardurapean dauden senide edo antzekoei, jarduera profesional bat egiteagatik, edo ordaindutakoaren araberakoa ez den modalitatean eskatutako baldintzak betetzeagatik..
Ordaindutakoaren araberako modalitatearen prestazioetarako, Gizarte Segurantzaren Sistemaren aplikazio-eremuaren barruan daude, edozein dela haien sexua, egoera zibila edo lanbidea, Espainian bizi diren espainol guztiak, eta Espainian bizi diren edo legez dauden atzerritarrak; betiere, jarduera lurralde nazionalean egiten badute eta atal hauetako batean baldin badaude:
- Besteren konturako langileak
- Bere konturako langileak edo langile autonomoak
- Elkartutako lan kooperatibetako langile bazkideak
- Ikasleak
- Funtzionario publiko, zibil edo militarrak
Informazio gehiago nahi izanez gero
Gizarte Segurantzaren administrazioak Gipuzkoan:
Donostian finkatzen den pertsona guztiek hirian erroldatzeko eskubidea dute. Horri esker, hiriko auzoko bihurtzeaz gain, osasun laguntza publikoa izateko eta adingabeak eskolatzeko eskubidea izango du.
Erroldatzea funtsezkoa da hirian bizi dela egiaztatzeko, eta administrazioaren hainbat izapide egiteko ere oso baliagarria da.
Non eskatu:
Erroldatzea zuzenean udaletxean, on line edo telefonoz eska daiteke.
Gizarte-ongizatea (adinekoak, mendeko pertsonak)Gizarte Ongizate sailean zure beharrak kudeatzen lagun zaitzakete mendeko pertsona batekin, laguntza berezia behar duen adineko senide batekin edo gizarte arloko beste edozein behar izaten duen pertsona batekin bidaiatzen baduzu.
Herritar Txartelak, Donostiako Udalak emana, titularra hainbat udal-zerbitzutan eta -izapidetan identifikatzea ahalbidetzen du eta, baita, hainbat udal- instalaziotara sarrera egiaztatzen ere.
Zertarako balio du?
Herritar Txartelak aukera ematen du:
- Udalaren Musika- eta Dantza-Eskolako ikasle dela egiaztatzeko.
- Udalaren Kirol-Patronatuko abonatua zarela egiaztatzeko eta udaleko kirol-instalazioetara sartzeko. Anoeta inguruan autoa 90 minutuz doan aparkatzeko (Donostia Kirola-ko abonatuak)
- Udalaren doako WiFi eremuko konexioetan nahiz udal-ekipamenduen baitan identifikatzeko, hala nola: liburutegi, kultur zentro eta zentro zibiko, polikiroldegi eta hiritarren arretarako bulegoetan bai kanpoaldean: hainbat kaletan, plazatan eta pasealekutan.
- Udaleko web orriko herritarraren karpetaren bitartez, interesatzen den informazio pertsonalizatua kontsultatzeko.
- Erregistro Telematikoan aurkeztutako dokumentuak kontsultatzeko eta identifikatzeko ziurtagiri elektronikoa eskatzen ez duten hainbat izapidetze gauzatzeko.
- Udal-zerbitzuen tasa txikiak eta prezioak ordaintzeko.
Nola lor daiteke?
Udalinfoko bulegoetara bertaratuta
- Pertsonalki joan beharko da atera zaharra ez den argazkia eta NAN- AIZ eskuan direla.
- 14 urtetik beherakoek: aitaren, amaren edo tutorearen NAN-AIZ (pertsonalki etorri ezean fotokopia bat).
- Udaletxea, Ijentea kalea,1a.
- Morlans-eko Errotonda, 1.a
- Agirre Miramon kalea, 4.a
- (Udaleko Zerga-Bilketarako Bulegoa)
- Goikoa Jauregia – Ijentea kalea, 6.a
- San Martzial Plaza, 4.a
Web-ean inprimaki elektronikoa beteta.
Donostiako Udala, 202 F.D. Posta kutxa (codired. 2000010) 20080 DONOSTIA
HIRITAR TXARTELAREN erreferentzia adieraziz
Udaleko doako WiFi zonetara sartzean eskaintzen den inprimaki beteta.
Atzipen publikoak
- Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusia
- Haurrentzako Liburutegi Nagusia
- Altzako Kultur Zentroa
- Tomasene Liburutegia
- Larrotxene Kultur Etxea
- Loiola Kultur Etxea
- Etxarriene Kultur Etxea
- Ernest Lluch Kultur Etxea
- Okendo Kultur Etxea
- Egia Kultur Etxea
- Intxaurrondo Berri Kultur Etxea
- Larratxo haurrentzako liburutegia
- Lugaritz Kultur Etxea
- Udaleko Musika- eta Dantza-Eskola
- Aiete Jauregiko Topalekua
- Kristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroa
- Altza Polikiroldegia
- Zuhaizti Polikiroldegia
- Paco Yoldi Igerilekuak
- Bentaberri Polikiroldegia
- Bidebieta Polikiroldegia
- Aieteko Bakearen Etxea
- Altzako Alkateordetza
Kanpoko zonak
- Ondarretako Lorategiak
- Kontxa Pasealekua
- Alderdi Eder
- Boulevard
- Zurriola Pasealekua
- Sagues
- Kristina Enea Parkea
- Anoeta - Ernest Lluch Kultur Etxearen kanpoaldean (Amara)
- Jose Maria Sert Plaza (Antiguo)
- Ander Arzelus Plaza (Martutene)
- San Martzial Plaza (Altza)
Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun sailari dagokio estatu zerga gehienak kudeatzea, likidatzea, biltzea eta ikuskatzea. Gaur egun, denak dagozkio, inportazio eskubideak eta Zerga Berezien inportazioari ezarritako zergak eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga izan ezik.
Zergak Gipuzkoan ordaintzeko Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ) behar da. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsona fisiko guztien Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) da.
AIZ lortzea:
Zerga arloan, egoiliar fiskaltzat hartzen duten da garrantzitsuena profesional batentzat. Horren arabera, tratamendu desberdina izango da zergen arloan.
Bizileku fiskala:
Pertsona fisiko bat egoiliarra edo ez egoiliarra izango da urte natural osoan, izan ere, bizileku aldaketak ez du ekartzen zerga-aldia etetea. Bizileku fiskala eskumeneko agintari fiskalek egindako ziurtagiri baten bidez egiaztatzen da. Ziurtagiri horien balio epea urtebetekoa da. Gerta daiteke pertsona batek bizitzeko baimena edo administrazio egoitza lortzea herrialde batean eta egoiliar fiskaltzat ez hartzea leku horretan.
Espainiako Estatuko egoiliar fiskaltzat hartzen diren atzerriko pertsonek gure herrialdean ordainduko dituzte zergak eta horiek aitortu beharko dituzte, munduan jasotako errentengatik. Pertsona bat bi herrialdetan hartzen badut egoiliar fiskaltzat, zergapetze bikoitzaren hitzarmenak erabakiko du, baldin badago, zein herrialdetan ordaindu beharko dituen zergak.
Bestalde, aurreko suposizioen arabera, gure herrialdean errentak jaso arren ez egoiliartzat hartzen badute, errenta horiek atxikipena izango dute, indarreko arautegiaren eta jasotako errenta motaren arabera. Jatorrizko herrialdera itzulitakoan, ez egoiliarrek han ordainduko dituzte Espainiako Estatuan jasotako errentengatik, haien herrialdeen barne legediaren arabera, eta baldin badago, nazioarteko hitzarmenetan ezarritakoaren arabera, zergapetze bikoitza saihesteko.
Espainiako Zerga Agentziak aitorpenak Internet bidez aurkezteko aukera ematen dio zergadunari. Horretarako, erabiltzaile ziurtagiria edo sinadura digitala beharko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero
Udal zergak eta tasak:
Gipuzkoan bidez den pertsonak udalaren zenbait tasa ordaindu beharko ditu ibilgailua edo jabetzako etxebizitza badu. Informazio gehiagorako eta kudeaketak on line egiteko:
Informazio gehiagorako eta kudeaketak on line egiteko:
Pertsonen egoera zibilari buruzko gertaerak Erregistro Zibilean adierazi beharko dira, hala nola jaiotzak, ez egotearen edo heriotza adierazpenak, ezkontzak, auzotasuna, nazionalitatea eta abar. Espainiako nazionalitatearen eskaera ere han egin beharko da.
Espainiako nazionalitatea lortzeko hainbat bide dauden arren, ohikoena bizitzeagatiko nazionalitatea ateratzea da.
Espainiako nazionalitatea lortzeko baldintzak:
Erregistro zibila
Plaza Teresa de Calcuta, 1,
20012 Donostia-San Sebastián
Tel. 943 00 07 30
Informazio gehiagorako eta kudeaketak on line egiteko
Gipuzkoak banku eta aurrezki kutxa ugarien artean aukera daiteke. Komisioak eta zerbitzuak nabarmen alda daitezke banu batetik bestera; beraz, komeni da banku-erakundeen eskaintzak alderatzea.
Atzerritarrek bi aukera dute kontu korronte bat edo aurrezki libreta bat Espainian irekitzeko:
- Pertsona egoiliarra bada, nahikoa da pasaportearekin edo egoiliarraren txartelarekin identifikatzea.
- Egoiliarra ez bada, Poliziak edo kontsuletxeak egindako ez egoiliarraren ziurtagiriarekin edo udalaren errolda agiriarekin ireki daiteke kontua.
Espainiako Estatuko Bankuaren web orrian www.bde.es Espainiako banku-sistemari buruzko informazioa aurki daiteke.
Bankuek eta aurrezki-kutxek 8:00etan ireki eta 14:00etan ixten dute; zenbait erakundetan 15:00etan. Sukurtsal batzuetan larunbat goizetan eta zenbait egunetan arratsaldeetan irekitzen dute.
Edozein baliabide edo euskarriren bidez adierazitako jatorrizko literatura, arte edo zientzia lan guztiek jabetza intelektuala dute. Komeni da jatorrizko obra guztiak erregistratzea argitaletxeetara argitaratzeko edo baloratzeko bidali aurretik.
Jabetza Intelektualaren Erregistro Zentrala bakarra dago, eta autonomia-erkidegoek kudeatutako Erregistro Zentralak edo Lurralde Erregistroek osatzen dute.
EAEren kasuan, bulego probintzialak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren barruan daude, eta izena emateko eskaerei buruzko informazioa emateaz gain haiek kudeatu eta bideratzen dituzte, Erregistro Zentralera bidaltzeko. Helbidea hau da:
Gipuzkoako Jabetza Intelektualaren Erregistroa
Andia, 13
20004 - Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 29 67 - 943 02 29 67
Fax: 943 02 29 65
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero
Herritar guztiek dute abokatu batek defendatzeko eta laguntzeko eskubidea. Abokatua mendeko profesionala da, eta aholkulari eta ordezkari moduan laguntzen zaitu, erakunde publikoen eta gainerako pertsona eta erakunde pribatuen aurrean zure eskubideak eta interesak defendatzeko.
Nahikoa baliabideak ez dituzten herritar guztiek doako laguntza juridikoa izateko eskubidea dute, legeak ezarritako baldintzetan.
Herritar guztiek, abokatu baten zerbitzu profesionalak kontratatu aurretik, gaiaren bideratze profesionalak izango duen kostu ekonomikoaren aurrekontua eskatzeko eta lortzeko eskubidea dute.
Gipuzkoan dauden abokatuen bilatzailea
Doako laguntza juridikoaLegeak doako laguntza juridikoa izateko eskubidea arautu du, auzitan ibiltzeko baliabide nahikorik ez dutela egiaztatzen duten herritar guztiek babes judiziala izan dezaten, asmoak lortzeko edo eskubideak defendatzeko.
Gipuzkoak osasun azpiegitura bikaina du. Osasun publikoa doakoa da, eta aseguru medikua kontratatuz gero osasun pribatua ere izan daiteke; baita kasu bakoitzean dagokion faktura ordainduz ere.
Osasun sistemak errezeta medikoa duten gastu farmazeutikoen % 60a estaltzen du; gainerako % 40 gizabanako bakoitzak ordaintzen du (Osasun Txartela baldin badu).
Hortzen osasunari dagokionez, kontuan hartu behar da Gizarte Segurantzak hortz ateratzeak bakarrik estaltzen dituela. Zenbait aseguru pribatuk hortzen estaldura ere eskaintzen dute.
Larrialdietarako telefonoa: 112
Osasun publikoaOsasun publikoa Eusko Jaurlaritzaren Osakidetza zerbitzuaren bidez ematen da Gipuzkoan.
Atzerritar batek Gipuzkoan lan egiten badu eta Gizarte Segurantzan kotizatzen badu, Gizarte Segurantzaren Txartela jasoko du. Txartel horretan, datu pertsonalak eta afiliazio-zenbakia jasotzen dira.
Gizarte Segurantzaren afiliazio txartelarekin banakako osasun txartela eska daiteke etxetik hurbilen dagoen osasun zentroan. Txartel horren bidez, doako tratamendua izango dute titularrek eta haren familiak medikuan nahiz ospitalean.
Lehen mailako arretako zentroak:
Lehen mailako arreta zentroetan lehen mailako laguntza medikoa ematen zaie gaixoei. Haien artean daude espezialista hauek: familiako medikuak, pediatrak, erizainak eta administrazioko langileak.
Talent Houseko egoiliarrak: Amara Berriko Osasun Zentroa
Amara Berriko Osasun Zentroa
J. Barkaiztegi, 18
20010 San Sebastián
(+34) 943 00 79 00
Donostiako ospitalea
P.º Dr. Beguiristáin, 107, 111 y 115
20014 San Sebastián
(+34) 943 00 70 00
(+34) 943 00 60 00
(+34) 943 00 74 00
Banakako osasun txartela
Osasun txartela, osasun laguntza izateko pertsona bakoitza egiaztatzen duen txartela da. Ezinbestekoa da osasun zerbitzuak eta prestazioak jasotzeko.
Pertsona batek osasun txartela lortzeko ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea.
Osasun txartela publikoa kudeatzeko prozedura (Osakidetzako txartela, Gizarte Segurantza)
Oraindik ez baduzu osasun-txartelik, eskatu zure zentroko Bezeroen Arreta Eremuan.
Osakidetzako osasun-zentroen Bezeroen Arretarako Guneetan, hala eskatzen duten pertsonen osasun txartel eskaerak bideratuko dira. Hartarako, osasun txartela eskatzeko dagokion agiria eta beharrezko dokumentazioa emango dira.
Beharrezko dokumentazioa (Jatorrizkoa eta fotokopia):
- Errolda-ziurtagiria
- NANa/AIZa
- Osasun asistentziarako eskubidea egiaztatzen duen agiria Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak emana
- dingabekoek: familia-liburua
Erkidegoko atzerritarrak
Europar Batasuneko herrialdeetako eta Liechtenstein, Islandia, Norvegia eta Suitzako pertsonak, Gipuzkoara joan aurretik, haien herrialdeen Gizarte Segurantzari dagokion erakundearekin harremanetan jartzea komeni da, Europako Osasun Txartela lortzeko. Europako Osasun-txartelaren bidez mediku orokor bat esleituko zaie. Bestalde, edozein ospitaletako urgentzia estaltzen du zentro publikoetan.
Erkidegokoak ez diren atzerritarrak
Gizarte Segurantzaren arloan, osasun prestazioetarako, aldi biko hitzarmenak sinatuta dituzten erkidegoz kanpoko herrialdeak daude. Osasun laguntza jasotzeko eskubidea dute horiek. Bestalde, hitzarmen horiek ez dituzten herrialdeek premiazko laguntza medikoa jaso dezakete sare publikoaren ospitaleetan, eta zenbait kasutan, osasun-txartela ere eska dezakete. Hala ere, estaldura mediko pribatura jotzea gomendatzen zaie.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza Gipuzkoan
Farmaziak
Sendagaiak farmazietan bakarrik ematen dira. Oro har, erabiltzaileak osasun laguntzako medikuak egindako errezeta medikoa aurkeztu behar du. Farmazien ordutegia saltokiena berdina da.
24 ordu 365 egunetan:
- Plaza Guipúzcoa Farmazia. Idiakez Kalea, 4
- Garbera Farmazia: Garbera Merkataritza Zentroa
- Osasun Zentroa ondoan, egunero 9etatik 10etara
- Olaizola Farmazia. Jose María Salaberia Kalea, 29
Gau guztietan (asteburuak barne) guardiako farmaziak daude (hurbilen duzun farmazian guardiako farmazien zerrenda izango duzu).
Gipuzkoako sendagaigileen elkartearen web orri ofizialean farmazia guztien zerrenda, guardiako ordutegiak eta sistema farmazeutikoari buruzko informazio gehiago ikus ditzakezu.
Osasun privatuaLaguntza pribatua nahi dutenek gaixotasun aseguru bat kontratatu dezakete Espainiako Estatuan estaldura duen jatorrizko herrialdean. Bestela, Gipuzkoako edozein sozietate mediko pribatu kontratatu dezakete.
Oso garrantzitsua da kontuan hartzea sozietate horietako askok gabealdiak dituztela, zenbait hilabete eta urtebete artekoak, zerbitzu batzuk jaso ahal izateko, bereziki amatasun eta ebakuntza kirurgikoen kasuan.
Gipuzkoako osasun zentro pribatu nagusiak
Policlínica Gipuzkoa
Paseo Miramón, 174. 20009 Donostia
Tel.: 943 00 28 00
Onkologikoa
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.