Digitalizazio plana transformazio digitala egiten laguntzeko tokiko komertzioan eta ostalaritzan: ekintzak eta neurriak

Osteguna - 10:00-11:15 Webinar Jarduera itxita
Dirigido a comercios | Tokiko merkataritzan eta ostalaritzan eraldaketa digitala bultzatzeko Digitalizazio Plana: ekintzak eta neurriak. DEVISE proiektuaren ekintza-plana kontrastatzea. [4th Local Stakeholders meeting] DEVISE project
Esta iniciativa parte de las actividades del proyecto europeo Devise, cofinanciado por el programa Interreg Europe de la Unión Europea
Merkataritzaren eta haren digitalizazioaren erronkak: Txikizkako merkataritza aro digitalean: “retail-on: paradigma aldaketa”

29 Osteguna - 14:00 Webinar Izena eman behar da
Saltokiak | Digitalizazioa aldaketa sakonak eragiten ari da merkataritzan. Aldaketa hauetara egokitzen jakitea eta agertoki berri honek sortzen dituen aukerei probetxu handiena ateratzea ezinbestekoa izango da gure pymeentzat. Adituen eskutik, retail-aren sektorea norantz doan jakiteko aukera izango dugu eta eraldaketa honen ikuslea izan beharrean protagonista nola izan ikasiko dugu. Saio honetan, paradigma berrian bezeroak nola ezagutu eta beraiekin nola komunikatu ikasiko dugu, betiere, esperientzia holistikoak eskainiz, teknologiari eta kanal guztiei esker. Ponentzia hau Opinno berrikuntza-aholkularitzak dinamizatuko du, eta honako gai hauetan adituak diren mahai bat izango du: irtenbide teknologikoak, bezero berria eta Markeitng digitala.
Esta iniciativa parte de las actividades del proyecto europeo Devise, cofinanciado por el programa Interreg Europe de la Unión Europea
Euskarabildua: Datuak, pandemia, pribatutasuna

29 Osteguna - 09:00-12:30 On Line Euskara Izena eman behar da
Profesionales del sector | Jardunaldi dibulgatzaileak, 2012an sortuak, euskara eta teknologia elkartzeko helburuarekin. Hausnarketa eta hedapenerako espazioa, gizartean eragina izan nahi duten ekimen berritzaileentzat, eta euskal gizarteari eta euskarari aplikagarriak diren ezagutzak eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera bat eskaintzen duena. Aurtengo gaia zera da: Zer ari da gertatzen pandemian zehar gure pribatutasunarekin? Horren baitan, tailerrak, hitzaldiak eta mahai-inguru bat izango da.
Berrikuntza fraktala: dibertsitatea integratzea konplexutasuna nabigatzeko

29 osteguna - 12:00-13:00 WEEKINN TV YOUTUBE zuzenean
Personas | Fraktalak naturan dauden objektu matematikoak dira. Artearen eta zientziaren artean, konplexutasuna sinpleki deskribatzen dute, maila ezberdinetan errepikatzen den azpiko eredua ezagutuz. Berrikuntza arrakastatsua sinplea izan behar da, beti erraza ez izan arren. Eta, fraktalekin gertatzen den era berean, maila ezberdinetan errepikatzen diren azpiko egiturak badaude? Hori da Jose Manuel Lecetak proposatzen duen tesia. Berritzea jendearen aldeko apustua egitea dela esaten du; ekintzailetza kontaktuzko kirola dela eta, bizitza bezala, ekintzailetza berritzailea bidaia bat dela. Bere lana fenomeno konplexu bati buruzko hausnarketa original bat da, eta konbentzituta dago berrikuntzara eta ekintzailetzara eramaten duten aldaketa-dinamikak ulertzen dituenak mundua pixka bat hobeto ulertuko duela
START UP INN: Eguneko Start UP-a (Lex Program)

15:00-etarako egun guztietan WEEKINN TV Elebiduna YOUTUBE zuzenean
WEEKINN TV | Start Up INN atalean, Donostiako start up-ak ezagutuko ditugu. Aukera bikaina donostiar enpresa berritzaileak ezagutzeko..