28 Asteazkena - 09:00-12:00 ON LINE jarduera Elebiduna Jarduera itxita

Actividades para universidades | Nolako Donostia nahi dugu 2030ean? Dinamika honetan, hainbat unibertsitatek hiriarentzako irtenbide berritzaileen diseinuaren inguruan hausnartu eta lan egingo dute, diziplina anitzeko ekipoekin, Garapen Jasangarriaren 17 Helburuetara gehiago hurbilduko gaituztenak. Design Thinking eta Future Thinking metodologiei esker, Donostia hiri jasangarriago bat izaten lagunduko duten irtenbide berritzaileak osatzea lortuko dugu.

urbamMEsta iniciativa parte de las actividades del proyecto europeo UrbanM, cofinanciado por el programa Interreg Europe de la Unión Europea

28 Asteazkena - 10:00-11:00 WEEKINN TV YOUTUBE zuzenean

Enpresak | Europaren norabidearen inguruko hausnarketa: zeintzuk diren hurrengo hamarkadan aurre egin beharreko erronkak (eraldaketa digitala, Ekonomia berdea, gizarte-kohesioa, etab.) eta Europako maila ezberdinetan nola lan egitea planteatzen duen, erakundeetatik hiritarrengana

urbamMEsta iniciativa parte de las actividades del proyecto europeo Upgrade SME, cofinanciado por el programa Interreg Europe de la Unión Europea

Txostengilea Streaming-en ikustea

28 Asteazkena - 10:00-11:15 Webinar Izena eman behar da

Sektoreko profesionalentzat | Beste sektore batzuetan gertatu den bezala, COVID-19k eragindako pandemiak nekazaritzako elikagaien sektoreko digitalizazio-prozesua bizkortu egin du eta dagoeneko errealitate bat da. Aldaketa honek hobekuntzak ekarriko ditu sektorearentzat, lehiakortasunari dagokionez eta klima-aldaketaren eraginak arintzeari dagokionez ere. Hitzaldi honetan, teknologiak eta bere onurak aztertuko dira. Jorge García de Opazo nekazaritza digitalaren eta social media-ren mundura orientatutako Ingeniari agronomoa da

Izen ematea

28 Asteazkena - 12:00-13:00 WEEKINN TV YOUTUBE zuzenean

WEEKINN TV | Estoniak eta bertako gobernuak zuzendutako estrategiak gobernuko zerbitzuen % 99 online izatea ahalbidetu dute. Horri buruz jardungo da Florian Marcus, zeinak e-estonia eta horren atzeko apustu sendoa aditzera emango digun. Hiritar digitalei buruzko eztabaida batekin amaituko ditugu jardunaldiak.

urbamMEsta iniciativa parte de las actividades del proyecto europeo EcoRIS3, cofinanciado por el programa Interreg Europe de la Unión Europea

Txostengilea Streaming-en ikustea

28 Asteazkena - 13:00 - 14:30 KURSAAL Jarduera itxia, gonbidapenarekin

Hiriari, lanari, talentuari eta berrikuntzari buruzko eztabaida bat sortzean datza, esperientziak eta ikuspegiak partekatuz bi alderdirekin. Donostian bizi diren eta lan egiten duten atzerritarrak izango dira gurekin eta ibilbide profesionala atzerrian egiten ari diren donostiarrekin konektatuko dugu, eztabaida eta hausnarketa egun atsegin bat partekatzeko.

15:00-etarako egun guztietan  WEEKINN TV  Elebiduna YOUTUBE zuzenean

WEEKINN TV | Start Up INN atalean, Donostiako start up-ak ezagutuko ditugu. Aukera bikaina donostiar enpresa berritzaileak ezagutzeko..

Streaming-en ikustea

28, Asteazkena - 17:00-18:00 WEEKINN TV YOUTUBE zuzenean

WEEKINN TV | Antzinako hizkuntza japoniarrez, Ma "tartean" bezala itzul daiteke, elkarren artean hurbil dauden gauza edo elementuen arteko espazioa. Horrela, Ma pertsonen, espazioen edota momentuen artean egon daiteke.

Ikus programa Streaming-en ikustea

28 Asteazkena - 19:00-20:00 WEEKINN TV Elebiduna 

Donostia inguruko zentroetan lanean ari diren bost emakume zientzialari Aquariumeko oholtzara igoko dira murgilduta dauden ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako emakume zientzialari handietako batzuk omentzeko hauen bizitza eta ekarpen zientifiko liluragarrien kontakizunaren bidez. Clara García Astrain & Rosalind Franklin, Joanna Lopez & Rita Levi-Montalcini, Naiara Rodríguez & Constance Tipper, Sara Barja & Mildred Dresselhaus, Silvia Bonoli & Vera Rubin. Ekitaldiaren informazio guztia hemen.

Ekintza hau honako erakundeen laguntzarekin gauzatu da: CIC nanoGUNE, Materialen Fisika Zentroa CFM (UPV/EHU-CSIC), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, Tecnun-Escuela de Ingenieros, POLYMAT y  Elhuyar

Streaming-en ikustea

URRIAREN 24tik 30ra ERAKUSKETA IRAUNKORRAK

Donostia: berrikuntzaren historia bat

Ezagutu itzazu gure hiriaren historia markatu duten faktore eta une gogoangarrienak. Ibili hiriko 6 gako-puntuetan zehar eta ebatzi, Errealitate Areagotuaren bidez, hiriaren bilakaera historikoa markatu duten erronka ezberdinak. Osatu prozesua aurrez aurre eta hartu parte hainbat sari dituen zozketan! Egin ibilbidea modu birtualean ere eta ezagutu Donostia gaur egun den hiria egitea ahalbidetu duten gakoak zeintzuk izan diren!

Izen ematea

Erakusketa: emakume zientzialariak

Erakusketa honen helburua historian zehar oso garrantzitsuak izan diren emakume zientzialariak, batzuk ezezagunak, ezagutzera ematea da. Hirian zehar egiteko ibilaldi bat proposatzen dugu, zientzialari horien –zeintzuen lana ezinbestekoa izan den gizarteak aurrera egiteko– historia jasoko duten DBus-eko hainbat autobusetan Lekua: FNAC (Centro Comercial San Martin)